Palestinatik itzuli berriak dira Igone Mariezkurrena kazetaria eta Irantzu Pastor argazkilaria. Palestinako gatazkak eta okupazio sionistak emakumeei eragiten dien indarkeria sotil eta ez ikusgarriak izan dituzte aztergai. Psikiatrekin, emakume preso ohiekin, senideak kartzelan dituztenekin, martirren familiarrekin elkartu dira besteak beste. Emakume indartsuak, familien zutabe direnak, gizonezkoen frustrazioa etxean ordaintzen dutenak eta aspektu askoz gehiagotaz solastu dute.
Ikerketa geologiko garrantzitsuenak egin zituen Ramon Adan de Yarzak
Bilbon 1848an jaio eta Arrasten 1917an hil zen Ramon Adan de Yarza geologoa. Oier Gorosabelek esan digunez, ikertzaile askoren iritziz, Euskal Herrian inoiz izan den geologorik garrantzitsuena da. Mundu mailan ere, XIX gizaldiko petrografo ospetsuenetakoa izan zen, eta espeleologia zientifikoaren aitzindarietako bat. Horren erakusgarri da, gaur egun ere, Euskal Herrian arlo horietan egiten diren ikerketa gehienak bere idazlanetan oinarritzen direla.
ZAD «Eraitsitako etxola baten gainean beste etxola bat eraikiko da»
Bretainiako Notre-Dame-des-Landes herria hustutzeko asmoz joan da goizeko 3ak inguruan Gendarmeria. Aireportua eraikitzearen kontra lurrak okupatu eta Babestu Beharreko Gunea eraiki zuten. Macronen gobernuak urte haseran erabaki zuen aireportua ez egitea, baina bertan zeudenak kanporatzea agindu zuen. Hartzea Lopez euskal herritarra bertan da eta desalojoaren nondik norakoak kontatu dizkigu.
Euskadiko Filmategiaren 40 urteko ibilbide oparoa ospakizunetan
Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen ditu aurten. Programazio berezia jarriko dute gaur martxan urtemuga ospatzeko. 50 urte bete dituen ‘Ama Lur’ filma proiektatuko dute Tabakaleran eta hilabete guztian luzatuko da ekimena. Jon Lopez, Filmategiko zuzendari kontserbatzaileak esan digunez, oso ilusionatuta daude urtemugarekin. 1896ko pelikula bat dute Filmategiko zaharrena, eta gaur egun batik bat modu digitalean jasotzen dituzte ekoizpenak.
Baserritarrek heroi bilakatu zuten Tretatxu bandoleroaren bizitza berreraiki du Hektor Ortegak
“Tretatxu, Lapurren Gobernadorea” historia liburua kaleratu du Hektor Ortegak. Ahozko tradizio bidez iritsi da gaurdaino 1716an jaio eta 1761ean espetxean hil zen Bautista Landa, Tretatxu, bandolero bizkaitarraren istorioa. Ezohikoa den dokumentazio piloa arakatu du Ortegak Tretatxuren lapurreta, ihesaldi eta segadak liburura eramateko. 1753an atxilotu zuten Azkoitian Tretatxu eta bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu.
Olatz Salvador: «Prozesu emozional baten emaitza da diskoa»
Bederatzi kantuz osatutako lehen diskoa kaleratu du Olatz Salvadorrek. Skakeitan taldeko kideak azken lau urteetan bakarlari gisa egin duen ibilbidearen emaitza da “Zintzilik” diskoa. Gitarrarekin osatu eta ondoren taldean grabatutako lana kaleratu du. «Taldean asko zaindu gara elkar» aitortu du Salvadorrek. “Kulunka” abestian Iñaki eta Eduardo Salvador, aita eta osaba piano jole ezagunak izan ditu alboan. Jon Basaguren, Juantxo Arakama eta Maria Bustosen kolaborazioak ere baditu diskoak.
Jon Salaberria (Preso ohia): «Inoiz baino argiago, presoon askatasuna Euskal Herriaren askatasunarekin lotuta dago»
Jon Salaberria donostiarra aske geratu da gaur goizean Mont-de-Marsaneko kartzelatik, Estatu frantsesean ezarri zioten hamar urteko espetxealdia bete ondoren. Askatasuna berreskuratu eta ordu gutxira, berau elkarrizketatzeko aukera izan dugu Gakoa saioan.
Aste ilunari hasiera emateko melodia gordinak dakartza Burdinola saioak
Suediako Necrophobic taldearen “Mark of the Necrogram” diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Monotheist, The Crown eta Unreal Overflows banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko Dormanth taldearen “IX Sins” diskoa nabarmendu dute, Horzdun eta Funeral Sun banden doinuekin batera. Metalzaleak tarteak osatu du programa. Bat egin heavy metalarekin!
Txioka Kokorokooo
Azkenaldian sarritan galdetu didate, zer ote den oilaskoa. Oilo edo oilar?
Bego Atxa (Sare): «Konponbidearen urtea izateko, euskal jendartea horren pizgarri izango da»
Larunbatean egin zuen Sarek III. Batzar Orokorra. Gatazkaren irtenbide demokratikoan, egungo espetxe politika aldatzea «berebizikotzat» jo du Bego Atxa Sareko eledunak. Helburuak betetzeko bidean, gizarte zibilaren ekarpena funtsezkotzat dute. Sarea zabaltzen joan eta lan ildo berriak gehitu dizkiote orain artekoari. Tartean, «Estatuko elkarteekin lankidetza indartu eta emakume presoek bizi dituzten zigor bikoitzak azaleratzea» izango dira lan ildo berriak.