Mikel Urakenen birsortzea ‘Izaki Bizidun Berriak’ lanean islatu da

‘Izaki Bizidun Berriak’ izeneko diskoa kaleratu berri du Mikel Urakenek. Oraingoan taldearekin dator, alboan ditu Gorka Pardo eta David Tobal. Esperimentazio kantuak, doinu errepikakorrak eta potentzian gora eta behera egiten duten abestiak dira nagusi. Hasieratik bilakaera argia izan du Urakenek. Gitarra akustikoarekin aritzen zen hasieran, doinu folkiak eginez. Orain berriz doinu ilunagoetara jo du bilbotarrak.

Ekonomia sozial eta eraldatzailea, alternatibatik hegemoniara jauzi egiteko jardunaldiak Iruñean

Ekonomia sozialeko enpresa ekimen berrien sorrera sustatzeko programa edizio berria jarriko du abian Iruñeko udalak. Datorren apirilaren 24tik 26ra bitartean, Ekonomia kooperatiboa eta soziala jardunaldiak izango dira Igogailuen Eraikinean. Olatukoopen baitako Talaios kooperatibako Beñat Irasuegik parte hartuko du. Egun dauden kooperatiba ezberdinak elkar ezagutzeko aukera «paregabea» dela esan digu, eta «alternatiba izatetik hegemonia ekonomikora jauzi egiteko bidea»n duen balioa aipatu du.

Errauskailuaren kontrako aldarria Gipuzkoa osoko anbulategi atarietara iritsi da gaur

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, Gipuzkoako hogei bat anbulategietan elkarretaratzeak egin dituzte gaur arratsaldean “Osasuna bermatu, erraustegia gelditu” lemapean. Info7 Irratian Andoaingo anbulategi atarian egiten ari ziren elkarretaratzera jo dugu zuzenean eta Julen Begiristain Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidearekin hitz egin dugu.

«Ezkontzen ez direnek ere lanean eztei oporrak eduki beharko lituzkete» dio Mirariren manifestuak

Ezkontzen denboraldia bertan da. Urtean bakarra izatea ez da kaltegarria, ordea arazo bilaka daiteke gehiagotara gonbidatzen gaituztenean. Ez da gauza bera lagun baten ezteietara joatea edota familiako baten ospakizunetara. Arroparekin ere buruhauste handiak eduki genitzazke, batez ere goitik beherako erradiografiak egiten direlako. Guztiaren gainetik balio duena ongi pasatzea da betiere, are gehiago barra librea baldin badago.

«Bideojokoen mundua gurean nola dagoen jakiteko termometroa izango da Jokoteknia»

Euskara hutsean Bilboko Azkuna Zentroan maiatzaren 12an egingo den lehen bideojokoei buruz jardunaldiaz, Jokotekniaz, mintzatu da Urtzi Odriozola Game Erauntsia elkarteko presidentea gurean. Gurean bideojokoen inguruan dabiltzan profesionalak eta interesa duen guztia elkartu eta egungo egoerari termometroa jartzea dute helburu. Bideojoko garatzaile ezberdinak izango dira euskara bezalako hizkuntzetan ere bideojokoak egin daitezkeela ikustarazteko.

Josemi Beltran (Giza Eskubideen Zinemaldia): «Zine konprometitu eta humanistikoaren erakusleiho da jaialdia»

Ostiralean hasi eta apirilaren 27an amaituko da Giza Eskubideen Zinemaldia. 50 film bano gehiago proiektatuko dituzte, baina baita erakusketak, hizketaldi, lantegi eta bestelako jarduerak programatu dituzte. Giza eskubideen urraketak azaleratzeko baino, «zine sozial» gisa kalifikatu du Josemi Beltran zuzendariak jaialdia. Victoria Eugenia da epizentrua, baina hiriko beste lekutara ere zabalduko da. Zinea.eus atariko Ines Arruek zinemaldiko xehetasun guztiak eman dizkigu.

Txente Rekondo: «Interes eta botere oso ezberdinak nahasten dira Sirian»

Ustez Siriako Goebrnuak Douma hirian erasoaldi batean arma kimikoak erabili izanari erantzun diote asteburuan AEBk, Britainia Handiak eta Frantziak. 105 misil jaurti zituzten Damasko eta Homsera. Arma kimikoak garatzeko eta ekoizteko biltegiak izan dituztlea jo puntu esan dute. Txente Rekondoren esanetan gerraren norabidean aldaketa handirik ez du eragin erasoaldiak. «Gerra ofiziala» Al Assaden Gobernua irabaztear den honetan herrialdeen posizioa berretsi eta propaganda egon liteke atzean Rekondoren aburuz.

Libe Narvarte (Alboan GKE): «Kongoko Errepublika Demokratikoan giza eskubideak urratuz ateratzen duten minerala gure poltsikoetara iristen da»

Eskuartean ditugun mugikor, tablet, kamera digital eta orohar gailu elektronikoek Kongoko Errepublika Demokratikoko zati bat dute. Han, talde armatuek kontrolatu eta giza eskubide urraketa larrien gerizpean lan egiten duten mehatzariek ateratako mineralek gure poltsikoetan amaitzen dute. Alboan GKEko Libe Narvartek esan digunez, urtean 100 mila emakume bortxatzen dituzte eta milioika dira desplazatuak. Zaila den arren, gatazketatik libre diren gailu elektronikoak kontsumitzeko lanketa ari dira egiten.

Ekimen berrien hastapenak KoopFabrikaren baitan

Ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituz, ekimen propioa martxan jartzeko KoopFabrikaren lehen fasea amaitu dute, formakuntzarena alegia. Orain, «lokatzetan aritzeko unea» da Amaia Oleaga tutoreak esan digunez. Proiektu bakoitzak lehen urratsak eman eta abian jar daitezen lanean hasiko dira aholkulariak alboan dituztela.

Ozeano Bareko plastikozko uhartea: gero eta handiagoa, gero eta azkarrago

Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. Zehazki, 1,6 milioi km2-ko azalera du, hau da, Euskal Herria baino 76 aldiz handiagoa da. Gainera, esponentzialki hazten ari dela ohartarazi dute ikertzaileek.