Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.
Zinea
Asteburuko zine estreinaldirik ere ez da falta izan ostiralero moduan Hitzen Lihoan, Aitor Abaroak asteburu honetarako eta udara parterako filmak ekarri dizkigu: Le Skylab, Terraferma, Prometheus, Poulet aux prunes eta The bourne legacy
Txokolate Suflea
Hitzen Lihoak azken saioa izaki, gure sukaldari partikularrak ginda ezin hobea jarri dio egunari eta ikasturteari, `txokolatezko suflea´prestatu digu Aitor Zabaletak!!!
Esait Mendi Martxa
Bihar abiatuko da ESAITen mendi martxa, 12.edizioa du aurtengoa eta Bidaxunetik Donostiara arteko ibilbidea egingo dute, abuztuaren 4ra bitarte. Txiki Falerorekin aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutu ditugu ostiral honetako Hitzen Lihoan.
Jose Mendiague
datorren igandean Arrokiagan plazaratuko duten Jose MendiagUe bertsolariari buruzko pastoralaz aritu gara Hitzen Lihoako lehen minutuetan. Jean Bordaxarrek idatzi du, Argentina eta Uruguaiko euskal diaspora izango du ardatz nagusia ikusgarriak. Ohiko pastoralaren erritmoaz, Argentinako doinuak entzun ahalko dira eta taula gainean ehunka aktore igoko dira. Igande honetan lehen emanaldia eta abuztuaren 5ean bigarrena.
Denboraldiko azken Harrobia saioa
Iñaki Esnaolaren denboraldiko azken Harrobia saioan Priscilla Band “Olor A Fonk” (hurbileko entzunaldia), Skakeitan, En Tol Sarmiento, Glaukoma, Roni, Norzzone (lehen pausoa), Bolbora, Ghetto, Bunpada Sound, …taldeak entzun dira.
Begira alaiak aterpetxea
uda partean Euskal Herrira Saharako haur asko eta asko etortzen zaizkigu, oporraldia gurekin pasatzera eta beraiek bizi duten egoera lazgarria denbora tartetxo batean ahazteko; horietako 18 haur saharauiar Ubideako Olalde aterpetxean hartu dituzte, “Begirada alaiak aterpetxea” proiektua ezagutzeko aukera izan dugu gaur Hitzen Lihoan Ibon Goikoetxearen eskutik.
Zeharkaldiak
ikasturte honetako azken atala izan dugu gaur Hitzen Lihoan; Gorka Azkarate gure mendi-gidari partikularrarekin azken zeharkaldia egitera atera gara, ostegunero moduan, Pirinioetara eraman gintuen pasa den astean eta gaur ere hortxe ibili gara Gavarnieko zirkoaren inguruan.
Proiektu kolektibo, herrikoi eta askatzailea Donaixtin
Baxe Nafarroako gazte talde batek Donaixtiko eskola zaharretan sartu eta badira hiru urte hutsik den egoitza biziarazteko lanean jarria da. Okupazioan parte hartu duen Mirentxu Arbeletxek esan digunez, “proiektu kolektibo, herrikoi eta askatzaile bat martxan jarri nahi dugu”.
Bihar hasiko da Urruña eta Hernani lotuko dituen AHTren kontrako mendi-martxa
Urruñatik abiatuko da mendi-martxa eta Irun, Hondarribia, Jaizkibel, Lezo eta Astigarraga bezalako herriak zeharkatu ostean Hernanira iritsiko dira igandean martxalariak. Hori bai, gauza bat argi utzi nahi izan dute antolatzaileek : Edonork parte hartzeko ibilbidea osatu dute, alegia, ez dela zertan kirolaria edo mendi zalea izan behar.