Iosu Uribetxeberriaren baldintzapeko askatasunari buruzko lehen balorazioa egin du gurean Herrira! mugimenduko Jon Garaik. Uribetxeberriak baldintzapeko askatasuna lortu duen arren, erabakia berandu datorrela eta Estatu espainolak soka azken uneraino tenkatu duela salatu du Garaik.
Mertxe Mugika [AEK-ko bozeramalea] : “Jaurlaritzak ez bezala, Udal askok esfortzu handia egin dute diru laguntzak mantentzeko eta eskertzekoa da”
Hasi da AEKn izena emateko epea eta ikasturte berriari buruz galdetuta, aurtengoan eskaintza oparoa dutela ziurtatu digu Mertxe Mugika bozeramaleak. Bestalde, Jaurlaritzak egin dituen murrizketak salatu ditu eta krisiari aurre eginez kontrakoa egin duten Udalen esfortzua goraipatu du AEKko ordezkariak.
Esteban Campos [Corrugados Azpeitia]: “Alfonso Gallardo jaunak gutaz barre egin du”
Astelehenean Corrugados taldeko jabearekin, Alfonso Gallardorekin bildu ziren Azpeitiko lantegiko ordezkariak eta Esteban Campos-ek salatu duenez, “Gallardo jaunak gutaz barre egin du”. Honenbestez, greba mugagabearekin segituko dute soluzio bat erdietsi arte.
Estitxu Garai : “Euskal Herria Esnea kooperatiba herri proiektu bat da”
Aurreko astean publikoki aurkeztu zuten Euskal Herria Esnea kooperatiba eta horrekin batera, Kaiku enpresak beren kontra jarritako salaketaren berri ere eman zuten. Estitxu Garai, kooperatibako komunikazioa arduradunarekin hitz egin dugu gaurkoan.
Xolomo Gangsta saioa
Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.
Estitxu Garai [Euskal Herria Esnea] : “Kaiku-k salaketa jarri digu gure produktua euskara hutsez kaleratzearren”
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute eguerdian Euskal Herria Esnea kooperatiba berria eta horrekin batera, Kaiku-k proiektu herrikoi honen kontra jarri duen salaketaren berri eman dute. Estitxu Garai, kooperatibako bozeramaleak azaldu digunez “Kaiku-k salaketa jarri digu gure produktua euskara hutsez kaleratzearren”.
“Jardun politikoagatik kartzelan daudenak askatzeko garaia da”
Arturo Villanuevak bizi duen egoeraren aurrean, estradizio eta atxiloketekin amaiatzeko garaia dela aldarrikatu du ELEAK mugimenduak. Ausardia eskatu die estatu espainiar eta frantziarrari, aurkari politikoarekin aukera berdintasunean aritzeko ausardia.
Donaixtiko etxe okupatua hustera joan da polizia
40 bat poliziek Donaixti herria okupatu dute goizeko 10ak aldera. Ate bat txikitu eta etxe okupatura sartu dira jendarmeak, gazteek berriz kanpoaldean dira. Bertan den Txomin Catalogne-ekin hitz egin dugu guk.
Urriaren 11rako greba orokor eguna deitu dute ikasle antolakundeek
Urriaren 11rako greba orokor eguna deitu dute Estatu mailako nazio ukatuetako ikasle antolakundeek; Ikasle Abertzaleak ere deialtzaileen artean dago. Krisiaren aitzakian, hezkuntza pribatizaiorantz kondentzen ari direla eta ikasleen eskubideak gero eta murritzagoak direla salatu du gurean Ikoitz Harresek. Madrilen egindako agerraldian iragarri dute greba orokorra.
Xolomo Gangsta saioa
Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika Xolomo Gangsta saioan