ESPE IRIARTE LAB: “Hezkuntzan egiten ari diren murrizketek, eragin zuzena dute kalitatean eta etorkizuneko jendartean”

Gaurkoan Nafarroako hezkuntza komunitate osoak mobilizazio dinamikarekin jarraituko du. Gaur arratsaldeko 16,30etan elkarretaratzea egingo dute Nafarroako eskola kontseiluaren egoitza aurrean. Espe Iriartek nabarmendu du, etorkizunarekin jokoan ari direla, gaur egungo haurren hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutelako murrizketek. Egoera gordina da, bi urteetan zehar 600 lanpostutik gora galdu baitira Nafarroan, egin dituzten 100 milioiko murrizketak direla eta. Guzti honen aurrean, aurkakotasuna nagusia da, sindikatu eta eragileen arteko distantzien gainetik, guztiek errefusatzen baitute Barcinaren gobernua egiten ari den murrizketa politikak.

Beñat Zarrabeitia [Herrira]: “Frantziako eta Espainiako espetxe politkak Europako ankerrenak dira”

Preso politikoen auzia Estrasburgoraino iritsi da gaur Herrira! mugimenduaren eskutik. Asteazkenetik, euskal preso politikoen eskubideen aldeko delegazioa bat hiriburu europearrean izan da eta bertatik adierazi digutenez, euro-parlamentarien partetik harrera ona jaso dute. Herrira! mugimenduko ordezkari den Beñat Zarrabeitiak ondorengo balorazioa egin du Estrasburgotik.

Asteburuko eguraldiaren iragarpena Jose Landaren eskutik

Hobekuntzaren hasierarekin giro polita egongo da gaur eki haize leunarekin. Egunsentian fresko eta gerora ere berorik ez oraindik, baina tenperatura dezente igoko da. Goizeko gandua eta laino maskalak segituan kenduko dira eta txukun geratuko da Euskal Herri guztia. Beroa nabarmentzen hasiko da hegoaldean. Eta tamaina ederreko giroa ipar partean.