La tertulia de Kale Gorrian

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Goizeder Taberna, Aitor Renteria y Bixente Vrignon.

Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gauean zehar euria galanki botako du eta horrelaxe jarraituko du eguerdira arte. Ipar-mendebaldeko haize petralak giro kaskarra jarriko du goizean. Arratsalderako atertu eta itxura hobea jarriko zaio. Haizea baretu eta ipar-ekialdetik joko du iluntzerako. Tenperatura ez da asko igoko, baina hobekuntza polita izango da eguna bukatzerako.
Bihar, egunsenti freskoa, baina itxura polita egunean zehar, zerua garbi samar. Nora ezeko haize geldiak hego ukitua ibiliko du goiz partean eta arratsaldean brisa txikia. Eguzkia presente dela tenperatura apur bat igoko da.Eguraldi dotorea Euskal Herri osoan.

MARABILLI FESTIBALA

“bixitxi marabilli re” esaten omen zuen Aitzol Aramaio zine zuzendari zenak. Ondarrutarraren ametsa zen haren herrian literatura, zinema, musika eta bertzelako disziplikak hartuko zituen festbal bat egitea. Aurten sortu da Marabilli Festibala, Aitzol Aramaiori omenaldia eginez. Gaur iluntzean hasi eta iganderarte luzatuko da festibala. Kirmen Uribe idazlea gurean izan dugu gaur eta egun hauetan egingo denaren berri eman digu.