TAIWANEN sokatira kirol nazionala da. Txikitatik hezitzen dira umeak kirol honetan, eta onenek ikasketetan laguntzak ere izaten dituzte. Badaiotz soka-tirako taldeko neskak Twainen izan dira berriki, norgehiagoko berezi baterako, ordea. Txinako selekzioko ordezkariek emakume sokatiralari baten historia kontatuko duen TUG OF WAR filman parte hartzeko gonbita luzatu zieten Badaoitzeko emakumeei, eta ez zuten ezetzik esan. Haimaika abentura eta makina bat istorio ekarri dituzte bueltan. Guztiak kontatu dizkigu Ruth Linazak.
Antzerki eta dantza garaikidea uztartzen dituen BAD jaialdia datorren urriaren 25ean hasiko da.
Inoiz baino euskarazko lan gehiago izango dira aurteangoan: Buruz Beheraren Takoiak airean (Bilborocken, hilaren 31n), Beatriz Setienen Beatriz kantuka (EHUren Bizkaia aretoan, hilaren 31n) eta El Canto de La Cabraren Lur zapaldua ibiltzen duguna, bidea (La Merceden, azaroaren 3an) izango dira besteak beste. Alicia Otxandategi BADeko programatzailea izan da.
Xolomo Gangsta saioa
Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.
La tertulia de Kale Gorrian
Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertuliaGoizeder Taberna, Aitor Renteria y Allande Boutin.
Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik
Aldaketa nabarmena izango du eguraldiak. Ipar-mendebaldeko erasoak giro kaskarra ekarriko digu. Euskal Herri osoa harrapatuko du, eta gehienbat kostaldea. Euria barra-barra, batez ere arratsaldean. Haizea asko zakartuko ez bada ere, tenperaturak beherantz egingo du, eta giroa dezente petralduko zaigu. Borraskaren muturrak zaplazteko hau luzatuko digu.
Bihar hodei zama lodia euria dariola, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, freskura dezentea mantenduz, baina gorantz abiatuko da termometroa. Euri giroa izango dugu egun osoan, eta zeru sabaia oraindik garbitu ezinik.
Gizarte on izatetik…nora?
Gotzon Barandiaranek krisiaren aitzakiarekin gizarte on izatea suntsitu nahi dutela adierazi eta hauteskundeetako gogoeta luzatu du.
Elecciones, enseñanza y iglesia
Amparo Lasheras reflexiona sobre las elecciones, la enseñanza y la iglesia.
Nork egin du hauteskunde kanpainarik onena?
Amaitzear dago hauteskunde kanpaina. Egunkari nahiz telebistan ikusi ditugu lehendakarigaien iragarkiak, haien aurpegiak autobus markesinetan eta ahotsak entzun irratietan. Denak badu bere garrantzia hauteskunde kanpainian, leloak, aukeratutako estetika, tipografia, koloreak… Guzti horiek aztertu ditugu gaur Itziar Garcia komunikazio adituarekin, I love your group sormen agentziako kidea da Itziar, politika-komunikazioan eskarmentu handikoa.
Tolosaldea gai nagusi Kaleko Mobidan
Tolosaldeko gonbidatuz beteko dugu gure Txapa Irratiko estudioa, batetik Bardulia Skinhead Meeting kontzertuaren nondik norakoak aztertu ditugu bertako antolatzaileekin (Otaño eta Beñat), Broken Faces talde berriagatik ere hitz egin dugu bere abeslari Elordirekin, eta azkenik The King Of The Jungle fanzinearen 2. zenbaki berriagatik ere hitz egin dugu. Azkenaldiko kontzertuak aipatuz, Shock Waves talde nafarraren single berria eta Apurtu taldearen “Tik tak” Lp berriak entzun ditugu giro ederrean, Euskal Herriko Punk-Oi!aren aktualidadea eskainiz.
Globalizazioa…desherriratze masiboa
Berria egunkariko Aitor Renteriak etorkinen adibidea kondutan hartuz, globalizazioa desherriratze masiboa ote den galdetu du.