Arrautza freskoak 24 orduz

Iluntzeko hamaiketan patata tortila bat egiten hasi, eta hozkailuan arrautzarik ez izatea ez da arazoa, ez behintzat Beasainen. Andres Urbizuk baserriko arrautzak saltzeko makina jarri berri du Besaingo Nafarroa Etorbidean. 3000 oilo ditu baserrian, eta dendaz denda saldu ohi ditu arrautzeak. Dela 8 hilabete, ordea, 24 orduz zerbitzua eskaintzen duen makina jartzeko ideia suertatu zitzaion. Gurean izan dugu gaur Andres Urbizu.

Durangoko Azoka AZOKIDE bila

Bizi dugun krisiak ere tamalez izan du eragina Durangoko Azokan. Horregatik, finantziazio bide berrien bila merkatari, tabernari eta enpresei zuzendutako “Azokide” kanpaina abian jarri du Durangoko Azokak. “Sozializazio kanpaina” moduan aurkeztu du Azokako zuzendaria den, Aiert Goenagak. Gaur gurean izan da kanpaina aurkezten.

Nire argazkia

“Nire Argazkia” euskalkiak eta oroimena hizpide dituen dokumentala aurkeztuko dute bihar, asteazkena, Bilboko Kafe Antzokian. Jokin Etcheverria eta Benito Duinat sortzaile lapurtarrek egindako lana da. Euskal Herriko hiru familietako ahaide batzuk elkarrizketatuak izan dira eta bakoitzari argazki batekin lotutako oroitzapenak aurkezteko galdegin zaio, hainbat istorio euskalki ezberdinetan aditu nahian. Benito Duinat gurean izan da dokumentala aurkezten.