Bizilagunak

Gipuzkoako familiak, bertan bizi diren familia atzerritarrekin bilduko dira azaroaren 18an igandeko bazkaria konpartitzeko. Guztira, 120 familiatik gora 60 bazkaritan. Hernani, Tolosa, Lasarte, Andoain, Donostia, Errenteria, Irun, Lezo, Beasain…. alde guztitan! Ekimen hau Europako beste zazpi herrialdeeetan ospatuko da, egun berean eta momento berdinean. 2000 pertsonatik gora elkarrekin bazkaltzen. Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Anaitze Agirrek eman digu ekimen interesgarri honen berri.

Larunbatean ordu bat gehiago….nahi duzunerako!

Larunbat honetatik igandera, ordu aldaketa izanen da gurean, erlojuan atzeratu beharko ditugu goizeko hiruretan. 1981etik bateratua egiten da aldaketa Europar Batasunean behintzat, baina ordurarte egoera kaotikoak ere bizi izan dira. 1938an, adibidez, gerra zibilean alde errepublikarrak ordua aldatu bazuen ere, alde nazionalak ez zuen horrela egin….Esaten da, energia aurrezteko egiten dela aldaketa…baina hori al da arrazoi nagusia? Donostiako Eureka Zientzia Museoko Elena Rosalesek duda guztiak argitu dizkigu gaur.

Arabako bertso-eskolak 30 urte bete ditu

30 urte bete ditu Arabako bertso-eskolak eta ederki ospatuko dute larunbat honetan Gasteizen. Urte hauetan guztietan hamaika bertso-hitzordu egin dituzte, 11 herritan daude bertso-eskolak…eta horregatik, urriaren 27an 11 orduz arituko dira bertsotan. Asier Lafuente Arabako Bertsozale Elkarteko Sustapen eragilea gurean izan da egunaren egitaraua azaltzen.

La tertulia de Kale Gorrian

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Goizeder Taberna, Bixente Vrignon y Aitor Renteria.

Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur euri giroa eta zerua hodei lodiz estalia. Ekaitz tankerako zaparrada trumoitsuak ere gerta litezke tarteka. Hasieran haizeak hegotik joko du, eta tenperaturak epel jarraituko du. Arratsaldean, aldiz, iparretik hasi, eta hozterako jauzia egingo du iluntze-gauerako. Aldaketa nabarmena ekarriko du ipar haize horrek, giroa dezente petralduz.
Bihar ipar-mendebaldeko haizea zakartuz eta hozteko joerari eutsiz, eguraldi kaskarra eta giro mikatza izango ditugu. Euri giroan jarraituko dugu, batez ere goizean, baina gero ere izango da lardaskeriarik. Tenperatura behera, eta mendi puntetan elurra agertuko da.

Euskal kostaldeko harri bitxia: Flycha

Deba eta Zumaia bitarteko flyscharen balio geologikoa izugarria da mundu maila oso ezaguna egin da euskal kostaldea azken urteetan. Flycharen buruzko informazioa jendeari zabaltzeko helburuarekin, bi liburu digital kaleratu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko bost irakaslek, horietako bat da Estibaliz Apellaniz. Urte asko eman dituzte zumaiako flyschak ikertzen eta lortuako jakintzaren laburpen bat egin dute informazioa denon eskura jartzeko.

2050ean milioi bat Alzheimer kasu

Hala diote aurreikuspenek, 2050. urtean estatu espainolean milioi bat Alzheimer kasu izanen direla. Donostian CITA Alzheimer ikerketa zentroan lan handia egiten ari da gaitzari aurre egiteko helburuarekin. Egun, 500 bolondres ingururekin ari dira frogak egiten. Ainara Estanga neurologoa da eta ikerketa zentroan egiten du lan.