Aht gelditu plataformako kide den Mila Elorzarekin hitz egin dugu.
Kuban ere hauteskundeak dira
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak AEBetako hauteskundeak mediatikoki alde guztietatik eta bururaino traratuak baldin badira, Kuban iragango diren hauteskundeak guztiz baztertuak daudela ohartarazi du.
Hau ez da frantzia, Euskal Herria baizik
Xarlo Etxezaharretak Lebranchu eta Vallsen bitartez, Estatu Frantsesak bere joko hipokrita eta Euskal.Herriarekiko duen mespretxua argi erakusten eta beti aurrera eramaiten duela azpimarratu du.
XILABA
Larunbat honetan izanen da Lapurdi, Xiberua eta Baxenabarreko Bertsolaritza Txapelketa finala. Baionan arratsaldeko 17:30tan hasiko da norgehiagoka. Bertsolarien lagunak elkarteko Joana Itzainarekin solastu dugu bertsolari txapelketaren inguruko bilana egiteko.
Igande honetan, irritxoen eguna Oreretan
Igande honetan haurrek gozatzeko aukera paregabea izanen dute Oreretan. Irritxoen eguna bertan izanen da eta egun osoko egitaraua prestatu dute Landare elkarteko kideek. Festa erraldoia izango da, horixe antolatzaileek egin duten apostua, 8 gune egonen dira guztira. Nere Izagirre antolatzaileetako bat eta harekin hitz egiteko aukera izan dugu. Dena presta dago dagoeneko, baita euria egiten badu ere!
Paul Bilbao
euskaraz bizi nahi dugu
llll
llll
Ravelkultura.com webgunea ezagutzen
Radiokultura
Sandy urakanaren eraginaz hitz egin dugu New Yorken bizi den euskaldun batekin.
Gutxienez 26 lagun hildu ditu Sandy urakanak AEBetako ekialdeko kostan. Atlantikoaren bertze aldetik agerkari digital eta sare sozialei esker irudi ikusgarriak iritsi zaizkigu, datuak ere ez dira nolahikoak. 14.000 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu dira, 7 milioi lagun argirik gabe…New York hirian inoiz bizitu diren uholderik handienak sortu ditu Sandyk. Baina New York handia da oso, 9 milioi biztanle baino gehiago ditu eta ondorioak ez dira auzo guztietan berdin pairatu. Andu Martinez de Rituela euskalduna bertan bizi da bere familiarekin eta gurean izan dugu gonbidatu
Juan Kruz Lakasta : “Euskalerria Irratiari lizentzia ematera behartuta dago Nafarroako Gobernua”
Europako Kontseiluak txosten garrantzitsua argitaratu du aste honetan eta bertan euskarari dagozkion hainbat eskakizun egiten dizkie Euskal Herriko nahiz Estatu espainiarreko erakude desberdinei. Besteak beste, legalki emititu ahal izateko Euskalerria Irratiari lizentzia eman behar diola eskatzen dio Europak Nafarroako Gobernuari. Honen harira, Juan Kruz Lakasta, Euskalerria Irratiko koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaurkoan eta horrez gain, irratiaren 25. urteurrenaz ere hitz egin dugu Lakastarekin.