lllll
Bertsolaritzaren inguruko berriak
Estibalitz Esteibarek Xilaba finalaren xehetasunak eman ditu eta Bertsozale elkarteak antolatzen dituen beste hiru ekimen aipatu ditu.
Zeinu hizkuntzari eskainitako zinemaldia Tolosan
Euskal Herrian askotan egiten dira zinemaldiak, dokumentalak, laburmetraiak, ingurugiroaren, mendiaren edo eskubideen ingurukoak… baina gutxi dira gaur Tolosan hasiko dena bezalakoa. Gainditzen elkarteak zeinu hizkuntzan egindako zinemaren nazioarteko zinemaldia antolatu du eta gaur bertan hasiko da. Halere, zinemaldi hau ez da gorrentzako soilik, jendarte osoari zabaldu baitiote bertaratzeko gonbitea.
Julen Zulaika [Askapena]: “Altsasukoa internazionalismoa bultzatzeko mugarria izango da”
Larunbatean, Altsasun, Askapena eragile internazionalistak bere 25. urteurrena ospatzeko jaialdia antolatu. Egun osoko egitaraua izango da, baina eguerdiko ekitaldi internazionalistaren garrantzia nabarendu du Julen Zulaikak, Askapenako militanteak. Bere hitzetan, Altsasukoa “internazionalismoa bultzatzeko mugarria izango da Askapenarentzat”.
lllll
lllllll
llll
llll
Azaroak 25, emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako eguna
Bilgune Feministako Saioa Iraolak Azaroaren 25a emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela oroitarazi du, eta gogoeta luzatu du.
Galeuska topaketak Donostian
Fito Rodriguez idazleak Urriaren amaieran Donostian Galeuska topaketak antolatu direla oroitarazi du.
Nora aldizkariko ale berria
Nora aldizkariko Hektor Ortegak azken alean egindako Gorbeiaren inguruko erreportaia azaldu du.
Kontra-saioa Info7 irratian
Azaroaren 17an, larunbata, saio berria estreinatuko dugu gure irratian. Zai Zoi Bele ekoztetxeak egindako Kontra eztabaida saioan saioan euskal jendartean interesa duten saioak lantzen dira. 4 gonbidatu izaten dira programa guztietan, ahalik eta kontrajarrienak, iritzi korronte guztian entzun ahal izateko. Nerea Alias da saioaren moderatzailea, gurean izan da gaur saioa aurkezten.