Garazi Iraizotzek emazteak, gorputza eta plazerraren inguruko gogoeta luzatu du.
Disko gomendioa
Badok atariko Jon Eskisabelek Durango Azokarako Joxerra Senperenaren disko berria kaleratuko dela jakin arazi du.
Porrotx: “Elkartasuna ez da sekula agortuko!”
Igandean Irritxoen Eguna ospatuko da Oreretan. Euskal Herri mailan umeentzako sekula antolatu den jaialdirik handienetakoa izango da eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Ekitaldia nagusia ordea, Pirritx, Porrotx eta Marimototxen ikuskizuna izanen da. Egun handi honen atarian, Porrotxekin hitz egiteko aukera izan dugu eta “elkartasuna ez dela sekual agortuko!” aldarrikatu du pailazo maitagarriak.
Gaixotasun arraroak dituzten umeekin elkartasunez jaialdia izango da gaur iluntzean Tolosako Leidorren.
Nahia de Cos gaixotasun arraroa duen neskato gipuzkoarra da eta gaixotasun hori gainditzeko balibideak oso urriak dira Euskal Herrian. Horregatik, Gure Nahia Elkartasuna elkartea sortu zuten duela zenbait hilabete eta gaur iluntzean, ekitaldia berezia prestatu dute Tolosako Leidor Antzokian. Nahia de Cos-ekin eta oro har, gaixotasun arraroak dituzten ume gipuzkoarrekin elkartasunean Oreka TX-k, Xabi San Sebastianek edota Gontzal Mendibilek ikuskizuna eskainiko dute 20:00tatik aurrera. Elkartasun ekimen berezi honi buruz hitz egin dugu Iñaki Guiradorekin.
La tertulia de Kale Gorrian
Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Goizeder Taberna y Aitor Renteria.
Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik
Gaur hego haizetan epeltasuna areagotuta, giro atsegina. Hodei potolo samarrak ager litezke, eta Errioxa eta Araba aldean zaparrada trumoitsuak barreiatu. Kostaldean giro epela eta euri arriskurik ez. Ostarteak zabalduz, eguzkiak ere onaren aldeko aletxoa jarriko du. Gaurkoz ederki eutsiko dio onari, baina borraska kankailu bat iritsiko zaigu iparraldetik kaskarraldia dakarrela.
Bihar ateri eta goxo samar goizaldean, baina laster narrastuko da, batez ere ipar partean. Zehar haize sastarra ibiliko da, eta laino koska euritsua ekarriko digu mendebaldetik. Barnealdera laino narrasak sartuko dira, euri handirik ez. Tenperatura beheraxeago.
lll
llll
Erabiltzen al da, edo erabil al daiteke, euskara desegoki generoari dagokionez?
“Berdintasuna euskaraz zabaldu” egitasmoaren barruan Euskara erabili berdintasuna landuz tailerra burutu genuen Tolosan Gukmedia Elkartearen eskutik eta Tolosaldeko Bilgune Feministaren laguntzarekin. Hainbat gogoeta elkarbanatu genituen bertan, horien artean, jarraian azalduko duguna: Euskara hizkuntza sexista al da?
Zirkunferentzia kurba itxi bat da
Bihar, Donostiako Emakumeen Etxean, bost emakume gazteren arte-erakusketa inauguratuko da. Maria Altuna, Izaro Gonzalez Ieregi, Lierni Esnaola, Mikela Cueli eta Uztaritz Beteluren lanak ikusteko aukera izango da bertan. Inaugurazio hasi auurretik, Uztaritz Betelu elkarrizketatu dugu gaurkoan.
Abenduaren 1.ean denak Donostira
AEK elkarteko Oskar Ellizburuk, Abenduaren 1ean Donostin euskararen alde antolatuko den manifestaldira joaiteko deia luzatu du.