PAF jardunaldiak

Familia izango dute solasgai ostegunetik aurrera Baionan egingo diren PAF! jardunaldietan. Aurten, PAF elkartearenunibertsitateko herrikoien baitan, familiaz gogoetatzean izango dute helburu, perspektiba feminista batetik beti ere. Colette sabatier, Mari Luz Esteban, Viginie Descoutures eta Adelaide Daraspe adituek egunero emango dituzte hitzaldiak. Gurean, Adelaide Daraspe izan dugu gonbidatu, euskal diaspora eta euskal nortasuna izan ditugu hizpide bertzeak bertze.

Mundurama.

Mundurama, nazioarteko gaiei buruzko saio berria. Lehen saio honetan, Kolonbiako prozesuari buruzko erreportajea izango dugu hasteko. Ondoren, tertulia Gabirel Ezkurdia politologo eta nazioarteko analistarekin, eta Carlos Aznares, Resumen Latinoamericano-ko zuzendariarekin.

Xilaba

Hirugarren aldiz jarraian Amets Arzallusek jarri du Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko txapela. Maddi Sarasuak Lauga aretoko txalo zaparrada jaso zuen nahiz eta 16 urte eskas dituen eta larunbatekoa bere lehen finala izan. Polemikoa ere Sustrai Colina buruz burukotik at geratzea…. Xilaba bertso-finakalak emandakoa izan dugu hizpide gaur Aitzol Barandiaranekin.