Zilbetiko basoaren alde

Arriskuan dago Zilbetiko pagadiA. Aspalditik dabil Magnesitas Navarra enpresa harrobi bat egin nahian. Nafarroako Gobernuak ere hala nahi du, ez dio Erroko bailarako basoari inongo balorerik ematen. Herritar eta ingurumenaren aldeko plataformek hasiera-hasieratik agertu dira proiektu honen kontra. Harrobia bertan behera geratzeko helburuarekin Picassoren Gernika margotu dute basoan hainbat ekintzailek. Xabier Errea Alduide koordinakundekoa da eta Zilbetiko pagadia babestearen aldekoa.

18. Korrika

Korrikaren 18. edizioa Andoainen hasiko da martxoaren 14an, eta Baionan bukatu hil bereko 24an. Eman Euskara Elkarri izango da 2013ko Korrikaren leloa. Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka pertsonak omenduko ditu. Edurne Brouard AEKko kidea izan da gaur gurean.

Musika beltza nagusi Revolutionary Grooves saioan

Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan musika beltza izan da nagusi. Entzuleen eskaerei erantzunez Daddy Jeffek Frankie Beverly, Zamali, Afternoon in Stereo, Captain Planet, Brit Lauren, The Meters, Badboe, All Good Funk Alliance, Apedorid, Afroqben, CMC and Silenta, Gyedu lay ambolley, Zebra, united.b, Doctor music project, Eyan … artistak entzuteko parada eman du.

Ez onartutako Konstituzio bat zergaitik bete?

Josu Txapartegik legearen betebeharra aldarrikatzen duten hoiei, ez onartutako Konstituzio baten legeak zergaitik errespetatu berhar diren galdetu du.

Ireneren unibertsoa

IRENEREN UNIBERTSOA, 4-10 urte arteko neska-mutilentzako liburu bat da. 15 eszena ditu, gauez nahiz egunez irakurtzeko, eta GIDA DIDAKTIKO batez horniturik dator, elkarrizketa eragitea duena helburu. Liburu honetan, Irene izeneko 5 urteko neska baten ibilerak aurkituko ditugu. Irene bizkorra da, eta beti prest dago inguruko pertsonengandik eta egoeretatik ikasteko.Emakumez inguraturik bizi da Irene: ama, lagunak, amona, amama, birramona… Denak dira emakume langile eta solidarioak, denak dira “maitagarriak”, egunerokoa magiaz betetzeko gaitasuna baitute. Carmen Arrazola Lizaur da liburuaren eragilea, gurean izan dugu gaur.