La tertulia de Kale Gorrian

Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Goizeder Taberna, Aitor Renteria y Allande Boutin.

Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur Onetik jarraituko du, hego haize leunarekin. Zerua garbi eta tenperatura epel, Euskal Herri osoan. Antizikloiaren magalean jarraituko dugu. Borraska geldi Portugal aldean, baina desegiteko zorian. Mediterraneoko borraska Italia alderantz urrunduko da. Behe laino gutxi eta zeru sabaia urdin. Hego haizea bareago eta eguratsa garden.
Bihar Aldaketa. Haizea aldakor geratuko da. Hegotik joko du arratsaldera arte eta epeltasunari eutsiko dio. Arratsaldean hego hodeiak ugaldu eta iluntzerako haizea mendebaldetik jarri eta tenperatura apur jaitsiko da. Euria barra-barra gauean zehar.

Beharrezkoa al da euskal izenak sexuaren arabera bereiztea?

” Berdintasuna euskaraz zabaldu” egitasmoaren baitan hainbat mintegi egin ditugu Groseko Kortxoenea gaztetxean eta Añorgako gazte lokalean Gukmedia Elkartearen eskutik eta Martitz emakume taldearen eta hainbat gazte talderen laguntzaz. Horietako batean, euskal izen propioak sexuaren arabera bereizteko Euskaltzaindiak hartutako erabakiaren inguruan mintzatu ginen. Gehiengoa ez zen erabaki honen aldekoa eta galdera hauxe nagusitu zen: Beharrezkoa al da euskal izenak sexuaren arabera bereiztea?

La Caixa-ren okupazioa

Ekimen honek joan den ostiralean Amaia Egañaren heriotza salatzeko egin zenaren ibilbide bera izan du: Herriko epaitegietatik, “La Ciaxaren” sukurtsal batera. La Caixaren bulego bat okupatu dute gaur goizean Barakaldon, desjabetzen eta murrizketa sozialen aurkako manifestazio baten amaieran. Bertan zen Berriotxoakeko beste kide batekin ere hitz egin dugu guk. Herritarrek salaketa kalera atera behar dutela esan digu Karmelek Ozaizak

Euskararen oraina eta geroa aztertuko ditu Euskaltzaindiak Baionan.

Bihar, egun osoan zehar Euskaltzaindiak XVIII. Jagon Jardunaldia eginen du Baionan, “Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian” goiburupean. Euskararen bilakaera soziolinguistikoa Ipar Euskal Herrian, euskararen balorapen kulturala, euskarak aurrera egin ahal izateko garabidean jarri beharreko hizkuntza-politika edo ta irakaskuntza elebidunaren erronkak izango dituzte hizpde. Sagrario Aleman izan dugu gurean gonbidatu, Euskaltzaindiako sustapen burua.

U12, denok Bilbora!

Herrira mugimenduko Beñat Zarrabeitiak, Baionako manifestaldiaren arrakastaren ondotik, Urtarrilaren 12an Bilbon deitua dagoen mobilizazioaren garrantzia azpimarratu du.