Gaur egun, Lekeitiko EZB da euskarazko filmen jaialdi bakarra. 70eko hamarkadan sortua, Francoren diktadura amaituta jendartean eta Euskal Herriko politika eta kultura arloetan sortu ziren mugimenduen ondorio da bilera hau. Azaroaren 27an hasi eta larunbaterarte luzatukoda. Guztira 30 pieza arituko dira lehian. Kepa arruza Lekeitiko kultura zinegotziarekin solastu dugu gaur
llll
llll
Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Zaloa Ibeasek Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, lan eremutik emandako begirada luzatu du, eta Azaroaren 25ean mobilizatzeko beharra azpimarratu du.
Nik euskaraz bizi nahi dut
Kontseiluko Ione Josiek euskaraz bizitzearen garrantziaz ari da, eta abenduaren 1eko manifestaziora joaiteko deia luzatu du.
Harrera elkartea
Preso ohien arazoei aurre egiteko sortu da Harrera elkartea. Etxera itzuli ostean, errealitatea ametsen gainetik nagusitzen zaie preso eta errefuxiatu askori. Batzuetan ikasketarik gabe, gehienetan kotizaziorik gabe, ia beti lanik izan gabe, egunerokoari aurre egin behar diote. Arazo zabala eta larria da, aspaldikoa, baina horri heldu dio Harrera elkarte berriak aro berri honetan. Karlos Ioldi gurean izan da gaur.
El Kiosco: Una lectura crítica de la prensa diaria
Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día.
Zizurkilgo jostailuen truke azoka
Joan den urteko arrakasta kontuan izanik, aurten ere jostailu trukerako azoka antolatu dute Zizurkilen. Bakoitzak armarioan gordeta dauden jostailu zaharrak, beste etxe batean berri bihur daitezke. Azoka azaroaren 23 17:00etatik 19:00etara eta azaroaren 24ean 16:00etatik 20:00etara irekiko da. Jostailu bilketa aste honetan egingo da, jostailuak Atxuloko Kultur Etxean utzi behar dira gaurtik asteakenerarte. Asteburuan egingo da trukaketa.
Mikel Alvarez [Mugitu! mugimendua]: “Desobedientzia zibila eskubide izatetik betebehar izatera pasa da”
Aurrera segitzen du Mugitu! mugimenduak aurreko astean AHTren kontra abiatu zuen txandakako baraualdia. Bizkaian hasi zuten protesta eta orain Gipuzkoarren txanda da. Guk, larunbatetik baraualdian diren Mikel Alvarez eta Guren Zumalde Mugitu! mugimenduko kideekin hitz egin dugu goizean eta biek nabarmendu dutenez “krisi testuinguru honetan, AHTren kontrako desobedientzia zibila eskubide izatetik betebehar izatera pasa da”.
Quark saioa
Elhuyareko Quark saioan Vesta asteroida aztertu dute.
Nazioarteko analisia
Josu Juaristiren laguntzarekin nazioartea aztertu dugu.