Badator Durangoko Azoka

Patxi Gaztelumendik Durangoko Azokan gertu dugula eta, euskal kulturaren hitzordu garrantsitsu horren inguruan sortzen eta antolatzen diren gauza ezberdinak aipatu ditu.

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeen 13. ibilaldia

Datorren igandean “Emakumeen kontrako biolentziaren aurkako nazioarteko eguna” izango da eta Euskal Herrian mobilizazio ugari izango dira mugimendu feministak deituta. Egun bat lehenago berriz, larunbatean, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeen 13. ibilaldia izango da Barakaldo eta Sestao artean. Mobilizazio horren inguruan hitz egiteko, Anatxo Riesco gonbidatu dugu gaurkoan gurera. Bera Andere Bidatz Portugaleteko talde feministako kidea da.

LONDON BASQUE SOLIDARITY SOUND SYSTEM

Euskal Preso Politiko eta Iheslariekin elkartasunez, Euskal Herriaren Lagunak london plataformak kontzertua antolatu du. Larunbat honetan izanen da, Brixton auzoan. Euskal Herriko musika taldeek hartuko dute parte: Sutagar, Gobernors, Zea Mays, Siroka, Kop, Vendeta, Hesian, Ze estatek, Lain eta Itziar semeak.

Beeee…eguna Zarautzen.

Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa ospatuko da larunbat honetan Zarautzen. Joan den urtean Lesakan izan zen eta arrakastatsua izan zen hagitz, aurtengoa ere horrelakoa izango da ziur. Eguerditik hasi eta Putzuzulo Gaztetxearekin bat eginez egun osoko egitaraua presatu dute. Ibon Aristi antolatzailearekin solastu dugu Kale Gorrian.

Euskal Herria-Kuba

Euskal Herria Kuba urruti daude hagitz, ozeano bat daukagu tartean. Baina, gaur inoitz baina hurbilago izango gara. Arratsaldean, kenuak mugaz gaindi festa ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Euskal Herriko eta Kubako ikastetxeen senidetze festa izanen da. “Ane, Mona, oskola eta karramarroi” antzerki taldeko Koldorekin hitz egin dugu honen inguruan.