Ahodubber

Ahodubber bikoizketarako sistema berria da. Zuzeneko ikuskizunentzako hizkuntza itzultzailea da zehazki. ESKENAK eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean sortu dute. Euskal antzerki taldeentzat oso lagungarria izango da sistema hau atzerrian ikuskizunak egiterako orduan. Eskenako Amaia Ibañez-ekin hitz egin dugu honen inguruan.

Mundurama

Gaurko saioan independentziaren aldeko jarrerak mendebaldean izaten ari diren gorakadaz jardungo dugu. Horretarako, Jaume Lopez, Ponpeu Fabrako zientzia politikoen irakaslearekin eta Ander Iturriotz, EHU-ko soziologia irakaslearekin hitz egin dugu. Ondoren, Gazako egunerokotasuna azalduko digu bertatik Ahmad Yacoub, idazle palestinarrak. Amaitzeko, Israelek Gazari egindako erasoaren atzean zer dagoen aztertuko dugu Txente Rekondo, nazioarteko analistarkein.

Gurasoak, umeak eta euskara

Guraso askoren arazoa edo duda izaten da hurrengoa: euskaraz ez badakit, nola lagundu nire seme-alaba etxeko lanetan? Duda horiek argitzeko eta euskararen inguruan eraiki diren hamaika estereotipo desegin nahian Kike Amonarriz filologo eta telebista aurkezleak hainbat hitzaldi eman ditu. Anitza izan da hitzaldi horietan parte hartu duen entzulea, euskaraz solastu ez baina frantsesa, gaztelera, arabea edota katalana solasten dutenak. Kike Amonarrizek hitzaldi horien berri eman digu gurean.