Donostiako udaletxeak antolaturik, lehen aldiz, Altzan egingo da enplegu azoka. Gaur ireki ditu ateak eta Donostiako Sustapeneko Zuzendari Euken Sesek aurreratu digunez hainbat enpresek eman dute izena, eta lan eskaintza ugari izango dira. Aukera paregabea egungo egoerari aurre egiteko.
Aitziber Martinez de Lagos [Sortzen Ikasbatuaz]: “Hezkuntzak egungo sistema eraldatzeko balio behar du”
Euskal Herriko beste hainbat eragilek bezala, Sortzen Ikasbatuak-ek ere bere hausnarketa prozesua abiatu du aurtengo ikasturtean eta “Haizeberritu!” izendaturiko gogoeta gauzatu dute hilabeteotan. Guk, hausnarketa prozesu horren ondorioak ezagutzeko Sortzen Ikasbatuak-eko koordinatzailea den Aitziber Martinez de Lagosekin hitz egin dugu goizean. Murrizketak nagusi diren honetan, “erantzun puntualetatik haratago” Euskal Eskola Publiko Berriaren alde lanean diharduten eragile guztiekin batera “alternatiba integral” bat proposatzearen beharraz hitz egin digu Martinez de Lagosek.
Elkartzen: “Alokairuaren prezioaren muga pertsonaren diru sarreren %15 behar du izan”
Hipoteken exekuzioek eragin duten larrialdi egoeraren aurrean eta sistema kudeatzen duten sektoreek etxebizitzaren arazoa konpontzeko duten borondate falta eta ezintasunari aurre egiteko, Elkartzen eragileak proposamen zehatzak egin ditu aste honetan bertan. Horiek ezagutzeko, Regina Maiztegi Elkartzeneko kidea elkarrizketatu dugu.
Sabemos que nosotros representamos a una cosa…
ESAIT taldeko Martxel Toledok Markel Susaetak prentsaurreko batean esandakoak sortu duen eztabaida komentatu du eta horren inguruko gogoeta luzatu du.
El Kiosco: Una lectura crítica de la prensa diaria
Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día.
Mundurama
Gaurko saioan independentziaren aldeko jarrerak mendebaldean izaten ari diren gorakadaz jardungo dugu. Horretarako, Jaume Lopez, Ponpeu Fabrako zientzia politikoen irakaslearekin eta Ander Iturriotz, EHU-ko soziologia irakaslearekin hitz egin dugu. Ondoren, Gazako egunerokotasuna azalduko digu bertatik Ahmad Yacoub, idazle palestinarrak. Amaitzeko, Israelek Gazari egindako erasoaren atzean zer dagoen aztertuko dugu Txente Rekondo, nazioarteko analistarkein.
Aitor Martinez eta Iraitz Salegi [Tximeletak]: “Iraganetik ikasi eta aurrera begiratzeko dokumentala da”
“Tximeletak. Etengabeko metamorfosia” dokumentalaz hitz egin dugu gaurkoan Aitor Martinez eta Iraitz Salegi gazteekin. Azken hiru hamarkadetako euskal gazte mugimenduaren historia kontatzen da ikus-entzunezko lan honetan, baina Salegik eta Martinezek nabarmendu dutenez “iraganaz hitz egiten duen lana izan arren, etorkizuneko gazte mugimenduari bultzada bat emateko tresna bat izan nahi du”. Ostegunean, Donostiako Doka Kafe Antzokian dokumentalaren aurkezpen jaialdia antolatu dute eta Durangoko Azokan eskuratzeko aukera izanen da.
lllll
llllll
Donostin kokatutako bi liburu gurutzatuz…
Eneko Barberenak Ramon Saizarbitoriaren “Martutene” eta Harkaitz Zubiriren “Etxekalte” bi liburuen arteko irakurketa gurutzatua egin du.
Belharra
Sokoako eta Hendaiako kosten artean sortzen da Belharra ur hautsia. Orain, udazkenean da garaia, baina baldintza oso bereziak behar dira uhin erraldoi hau sortzeko. Surfista gutxi batzuk ausartu dira hura hartzen, eta gehienak, ur- motorrak bultzatuta hartu dute . Asier Muniain da bere kabuz, besoekin arraun eginez soilik, Belharra hartu duen bakarrenetakoa. Haritz Larrañaga surfista eta Info7ko kolaboratzaileakin Belharraren inguruan solastu dugu.