Charlamos y debatimos sobre algunas de las noticias mas comentadas de la semana con nuestros colaboradores habituales. Hoy, participan en la tertulia Aitor Renteria y Allande Boutin.
Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik
Gaur pattal hasiko da eguna, baina hobetzera egingo du gerora. Haizeak ipar-ekialdetik joko du gehienetan eta askoz bareago ibiliko da. Eguerdirako ostarteak nagusituz eguzkia bistan jarriko zaigu, baina epeltasun asko ez du zabalduko haizeak ez diolako utziko. Ekialdeko haize fin hori geldi samar ibiliko da, baina hotz mantenduko ditu bazterrak.
Bihar itxura aldetik irabazi egingo du, baina petral jarraituko du eguraldiak ipar-ekialdeko haize zitalarekin. Laino maskalak sare samar egongo direnez ostarte batzuk zabalduko dira eguzkiari lekutxoak utziz. Goizean zeropean aurkituko da ia lurralde guztia.
LUMA haurtzaindegiak
Euskara hutsezko zerbitzua eskaintzen duten haurtzaindegiak gutxi dira Ipar Euskal Herrian, 3 guztira, horietako bi LUMA haurtzaindegiak dira. Gurean izan da gaur Oihana Eskirol eta aurreratu digu abenduaren 9an, Azkainen, LUMA haurtzaindegiaren aldeko festa egingo dutela. Pirritx Porrotx eta Marimototx izanen dira bertan beraien azken lana aurkezten.
Donostiako Masa-kritikoak urtea bete du
Hilabeteko azken ostegunean, Donostiako Boulebarrean da masa-kritikaren hitzordua Donostian. Bizikleta garraiobide moduan aldarrikatzen dute ekimen honetan. Donostian zita honek urtea betetzen du gaur, baina bizikletaren aldeko aldarri hau mundu mailako bertze hiri askotan egiten da. San Frantzisko hirian sortu zen 1992ko irailean pertsona talde txiki baten eskutik baina urtea igaro ahala AEBtan, Hegoamerikan, Europan, Asian, Afrian eta Ozeanian ere egiten da masa-kritikoa.
Langileen aldeko berezko egitura
Lab sindikatuko Jon Irazolak Ipar Euskal Herriko langileek berezko egituraren beharra daukatela ere azpimarratu du.
Parisetik Baionara…
Berria egunkariko Airtor Renteriak Ipar Euskal Herriko ordezkariek Giza Eskubideen Ligarekin Parisen egindako agerraldia komentatu eta Abenduaren 15ean Baionan antolatuko den Foroa oroitarazi du.
Paul Bilbao [Kontseilua]: “Larunbatean euskaraz bizi nahi duen herri bat ikusiko da Donostiako kaleetan”
Larunbatean “Euskaraz bizi nahi dugu” lelopean Donostian izango den manifestazioaren harira, Kontseiluko zuzendaria elkarrizketatu dugu gaurkoan. Paul Bilbaok adierazi duenez, datozen lau urteetan Jaurlaritza berriak “urrats eragingarriak” emateko aukera dauka “benetan Euskal Herria euskaldundu nahi baldin bada”. Zentzu horretan, helburu hori lortzeko erakunde publikoen eta euskalgintzaren arteko sintonia ezinbestekoa izango dela ohartarazi du Kontseiluko zuzendariak.
Bad Brains taldea Bailara Ezkutuan
Rafa Cabezaren Bailara Ezkutuan Bad Brains et Danko Jones taldeen lan berriak entzuteko aukera izan da. Baita ere: R, The Soundtrack of our lives, Foo Fighters, Joe Strummer, Willis drummond…taldeen kantak.
llll
lllll
Publikoari Gorroto Manex Fuchs-ekin.
Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak: hortik aurrera hasten den jokoan, dena da posible. Halaxe dio Publikoari Gorroto obraren sinopsiak. Xabier Mendigurenen obran oinarrituta Huts Teatro konpainiak taulagaineratu du Publikoari Gorroto. Izenak ongi dioen moduan, aktoreak soilik soil, publikoa ere noski bada protagonista. Ander Lipusek bertze behin erakutsi du kamaleonikoa dela, Manex Fuchs da obraren zuzendaria eta berekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur.