Etxeko txikienentzat ere gauza asko aurkituko ditugu Durangoko Azokan, bertzeak bertze “Katixa Botasun Katua” liburu sorta. Haurrentzako euskaraz eta ingelesez aurkezten diren bost ipuin idatzi ditu Peru Magdalena durangarrak. Protagonista Katixa katemea da. Bere abenturen ildotik, gure gizartean beharrezko diren hainbat balio transmitituko dizkio haurrari. Ipuinarekin batera, DVD bat ere banatuko da, kontu-kontari moduan. GARAko standean egonen da eskuragai.
Gazta Zati Bat Durangon
Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Liburu eta Diska Azokak, eta urtero bezala euskal ekoizpen andana izango dugu bertan. Gazta Zati Bat dokumentalak ere izango du bere lekua azokan, bertzeak bertze, DVD berezi bat kaleratuko da; dokumentala alde batetik eta, bestetik, orain arte ikusi ez diren irudi-bilketa. Nazioen Mundua herri-ekimeneko Dani Oiarbiderekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur.
Ipar Euskal Herriko hauteskunde sindikalak
Lab sindikatuko EƱaut Aramendik laister Ipar Euskal Herrian enpresa ertaineko hauteskunde sindikalak igaroko direla oroitarazi du.
Bertsolaritza Durangoko Azokan ere
Bertsozale elkarteko Estibalitz Esteibarek Durangoko Azokan aurkituko diren ekoizpenak aurkeztu ditu.
llll
llll
Nora aldizkaria
Nora aldizkariko Hektor Ortegak azken alea Euskal Herriko Megalitoen kulturaz ari dela aurkeztu du.
Nora aldizkaria
Nora aldizkariko Hektor Ortegak azken alea Euskal Herriko Megalitoen kulturaz ari dela aurkeztu du.
llll
llll
Presoen aldeko mobilizazioak
Patxi Gaztelumendik presoek jasaten duten errepresioaren aurrean, mobilizazioen beharra azpimarratu du, presoen alde Durangon antolatuko den lipdub-a azpimarratzuz.
Ekialde hurbila bero beroan
Gabirel Ezkurdiak ekialde hurbileko egoera aztertu du, Palestinatik Egiptora, Siriatik pasatuz.