Baleak eta gure kostaldea Aquarium-eko arduradunekin

Dagoeneko Asturias-ko Museo batera bidean da atzo Donostiako ondartzan hilik azaldu zen balea. Ez da ohikoena, baina gure ordartzetan horrelako animaliak agertzea normala da asko baitira Kantauri itsasoan bizi diren bale espezieak. Horretz guztiaz hitz egin dugu gaur, Xabier Lagasarekin Donostiako Aquarium-eko komunikazioa arduradunarekin.

Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur ez dio eutsiko abiatutako onbideari. Goiz partean ateri eta goxo, hego puntuko haizearekin; arratsaldean, berriz, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta kaskarralditxoa eragingo du. Eraso arina izango da, baina lainotzar ugari eta euri lardatsa izango da kostaldeko tonika. Tenperatura ez da asko jaitsiko eta eguerdiko hego puntuaren epel antza horrek onura ekarriko du.
Bihar ateri izango da antizikloiaren eraginez, baina hotz egingo du, eki haize zitalak tenperatura behean mantenduko baitu. Laino gutxi eta eguzkia bistan dela, itxura ederreko eguraldia; hori bai, hezurretaraino sartzen den haize petral horrekin, goxotasun gutxiko giroa.

Nazkatutak

Manex Altuna kazetariak Fernando Llorenteren inguruan dauden arazo eta historio guzietaz nazkatuta gaudela adierazi du.