lllll
Murrizketak hezkuntzan
Aitziber Martinez de Lagosek hezkuntzan egiten diren murrizketak krisiarekin gutti ikustekorik dutela adierazi du.
Plastikoz dago osatua nire gorputza
Saioa Iraolak plastikoz osatua dagoen emazte ezagun baten irudia, jostailu bat baino gehiago dela adierazi du
Haurrak, gure gabezien ispilu
Odei Barroso bertsolariak hezkuntzan egiten diren murrizketak aipatu ditu, gizartean haurrak gure gabezien ispiluak direla azpimarratuz.
Jatekorik ez duten herritarrak geroz eta gehiago direla frogatzen du egunerokoan Paris 365 jantoki sozialak
Iruñean zegoen behar bat asetzeko sortu zuten 2009. urtean Paris 365 jantoki soziala eta orduz geroztik, milaka izan dira Iruñeako Alde Zaharrean dagoen jantoki honetatik pasatu diren herritarrak. Hasieran etorkinak ziren gehientsuenak, baina gaur egun jatekorik ez duten herritarren profila asko aldatu dela kontatu digu Eliana Alemanak. Bera Paris 365 jantoki sozialeko arduradunetako bat da eta proiektu solidario honen nolakotasunaz hitz egin digu.
Napar Festa 1512-2012
Abenduaren 22an Napar Festa, Deskonkista garaia! ospatuko da Iruñeko Anaitasunan. Musika, dantza, ikusinentzunezkoak eta Nestor Bazterretxeari omenaldia. 500. urteurrenari amaiera borobila emateko aukera bada larunbat honetakoa. Sergio Iribarren Nafarroa Bizirik elkarteko kidea izan dugu gaur gurean.
Mendi Film Festival
Naturaz gozatzeko aukera ezin hobea dugu egun hauetan Bilbon. Mendi Film Festival zine jaialdia oparoa da hagitz: arrisku handiko abenturak, muturreko kirolak, ekologia, etnografia, mendiko erreskate-lanak alpinismoa edo ingurumena. Aurten Gasteiz utzi eta hiriburu bizkaitarrera mugitu da zinemaldia. Jabi Baraiazarra zinemaldiko zuzendaria izan dugu gaur gurean.
llll
llllll
Eta zuk gauetan zer egiten duzu?
Lander Garrok gure eguneroko harreman sozialetan eman nahi dugun irudi edo itxura zaintzen dugula azaldu du. Gauetan aldiz, bakoitzak duen mundutxoan, gure egiazko barnea bizi dela azpimarratu du.
Zilbetiko Pagadian egindako “Gernika” erasotu egin dute
.