Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika entzugai Xolomo Gangsta saioan
Jone Goirizelaia: Aurore Martin aske geratuko da gaur edo bihar
Jone Gorizelaia abokatuak Aurore Martinen inguruko albistea baieztatu du gurean. Batasuneko kidearen sendiak jakinarazi du albistea, Xiberoko Botzari deituta. Jone Goirizelaiari 13:15ean eman diote erabakiaren berri. Eguerdiko albistegi nagusian egin diogu elkarrizketa.
Txistorra beganoak
San Tomas egunean badago alternatiba, Askekintzako Asierrekin hitz egin dugu, eta txistorra beganoa nola egiten duten azaldu digu.
Ataungo talogileak
San Tomas eguna gaur, eta guk Donostiara egin dugu salto. Bertan Ataungo Talogile taldeko Margarirekin izan gara.
Quark saioa
llllll
Quark saioa
Elhuyareko Quark saioan, Sexua zertarako galderaren inguruan ari dira.
Gazte mugimenduaren berriak
Iraitz Salegik, larunbatean Soraluzen ospatu zen nekazari gazteen topaketa, eta Amurrioko Gazte Asanbladaren erantzuna herriko EAJren akusazioei, aipatu ditu.
Mendi ibilaldi proposamena
Antxon Iturrizak Peña mendira joaiteko gomendioa luzatu du.
Kale Gorrian saioko mahai ingurua
Ostiralero bezala, iparraldeko aktualitatea aztertu eta komentatzen dugu mahai inguruan. Gaurkoan Goizeder Taberna, Bixente Vrignon eta Aitor Renteria izan dira gurean.
Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik
Gaur gauean euri koska etorriko zaigu eta euri giroan zabalduko da eguna. Haize nahasiak bolada batean ipar-mendebaldetik joko du, giroa dezente petralduz. Hala ere, tenperatura az da asko jaitsiko. Arratsaldean lainoak bakandu eta atertu egingo du. Hobekuntzatxoa nabarituko dugu, beraz, eguerditik aurrera. Horrenbestez, gaurko petralaldia ez da asko nabarmenduko.
Bihar hego haize suabea eta tenperatura gorantz. Zerua garbi samar mantenduko da, eguzkiren presentzia sumatuko dugularik. Borrasken tarteko antizikloi txikiak ederki babestuko gaitu, eguraldi gustagarria gauzatuz. Txukun eta epel Euskal Herri osoan.