7 urte bete ditu Info7 irratiak! 7 urte hauetan aunitz dira gurean izan ditugun kolaboratzaileak, aunitz gure mikroetatik pasa diren ahotsak, eta aunitz ere, gure uhinetan zabaldu diren saioak. Horiek guztiak errepasatu ditugu gaur gurean. Gainera, info7n 7 urte bete ditugula ospatzeko lehiaketa bat jarri dugu martxan: Londres, Amsterdam, Paris edo Erromara muxutruk joan nahi duzu? Sar zaitez gure facebookeko perfilean eta parte hartu lehiaketan!
Paxkal Indo [Seaska]: “Baionako suprefetak kolokan jarri du ikastolen etorkizuna”
Hendaiako Udalak herriko ikastola ekonomikoki laguntza asmoa zuen, baina Baionako suprefetak laguntza hori debekatu du eta Paxkal Indo, Seaska-ko bozeramaleak salatu duenez “erabaki horrek ikastolen %90a arriskuan jarri du”. Hendaiako ikastolako kideei eraikina txiki gelditu zaie eta egoitza berria egiteko proiektua dute, aspalditik, mahai gainean. Orain ordea, suprefetaren debekuaren ondorioz proiektu hori kolokan da. Patrick Dallennes prefetak “Falloux Legea” baliatu du debekua ezartzeko. 1850. urteko lege honen arabera, erakude publikoek ezin dituzte eskola pribatuak diruz lagundu eraikin berriak egiteko. Paxkal Indo, Seaskako bozeramaleak afera honen inguruko balorazioa egin du eta astebururako mobilizazioak iragrri ditu.
llll
lllll
Quark saioa
Elhuyar Fundazioko Quark saioan BasqueResearch inguruan ari dira.
Jaungoikoaren izenean eta babesarekin
Gotzon Barandiaranek Iñigo Urkulluren azken hitzaldia eta EAJren politikaren inguruko gogoeta luzatu du.
Politikarien saltsak eta euskal mitologia
Josu Txapartegik politikarien iruzurrak eta lapurretak euskal mitologiaren ikuspundutik aztertu ditu.
Errepresioaren aurrean, mobilizazioaren beharra
Eleak mugimenduko Txerra Bolinagak, Oreretako gazteen atxiloketak adibidetzat hartuz, estatuek mantentzen duten jarreraen aurrean mobilizazioaren beharra azpimarratu du.
Korrika festa Usurbilen
Korrikak martxoan zeharkatuko du Euskal Herria. Baina hala ere, aurretik, ekimen sorta eginen dira gurean. Bihar, Usurbilen euskara ikasleak izango baitira, beraik direlako euskararen giltzarri. Halaxe azaldu digu gurean Xabi Artolak Gipuzkoako Korrikako arduradunak. Sagardotegi berezia prestatu dute beharko, eta eguna ongi bukateko, Esne Belta.
Bertso Eguna 2013
Bertso Egunak aurten ez du huts eginen. Bertsozale elkarteak egun osoko eguna antolatu du biharko; eguerdian kalean izanen dira bertsoak eta arratsaldeko seietan aldiz, bertso saioa Kursalean. Aurten, gizakiak bizitzan zehar aurre egin beharreko krisiak izango ditu ardatz Kursaaleko ekitaldiak. Horixe da aurten Bertso Eguneko kartelean azaltzen den haustear den sokak adierazi nahi duena.
Lurzaindia: Laborantza lurrak espekulaziotik babesteko tresna berria
ELB sindikata, Arrapitz federazioa, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Euskal Herriko interAMAP elkarteek bultzatuta “Lurzaindia” elkartea aurkeztu zuten asteazkenean Baionan. Guk elkarteko zuzendaria den Marie-Christine Elizondo laborariarekin hitz egin dugu eta beran nabarmendu duenez “laborantza lurrek jasaiten duten espekulazioaren kontra indar gehiagorekin borrokatzeko ahala emanen du forma berri honek”. Elizondoren hitzetan “elikatzen gaituen ama lurra ondasun koletiboa bilakatzea eta espekulazioaren merkatutik ateratzea” da Lurzaindiaren lehentasuna.