Brigadak joan etorriko internazionalismoa bultzatzeko lan tresna politikoak dira. 2013an beste behin ere, Herri Boterearen adierazgarri garrantzitsuak diren prozesu, herri, auzo edo lantegietako esperientziak ezagutzeko brigadak antolatu ditu Askapenak. Gurean izan dira gaur Julen Zulaika eta Itxaso Lekuona, Askapenako kideak biak eta brigadistak izandakoak. Brigadista izatea zer nolako espertzia den kontatu digute gurean.
llllll
llllll
llllll
lllll
El Pais egunkariaren akatsa
Patxi Gaztelumendik El Pais egunkariak Chavezen argazkiarekin egindako akatsa aipatu eta, sare sozialetan zer nolako oihartzuna lortu duen azpimarratu du.
Athletic zulotik ateratzen?
Manex Altuna kazetariak azken aldian Athleticen egoera pixkat hobetu dela adierazi du, gerora begira zer emaitzak emango dituen zai.
Pentsioen erreformaren arriskuak
Lab sindikatuko Zaloa Ibeasek pentsioen erreformaren arriskuak aipatu ditu, emazteek lan munduan ia jasaiten duten diskriminazioa areagotuko duela azpimarratuz.
Donostiako soka-muturra eta iñauteriak
Hemen ditugu iñauteriak. Herri bakoitzak modu berezia badu festa hauek ospatzeko. Donostian, urtarrilaren 20ko danborrarak iragartzen ditu iñauteriak, baita kaldereroek ere. Baina inork gutxik daki festa hauek ospatzeko Donostian soka-muturra egiten zela eta izugarriko arrakasta bazutela, Aldamar kaletik Plaza Berrira. Josu Tellebide etnografo donostarra gurean izan da gaur.
Badatoz iñauteriak! Zubieta eta Iturengo Iñauteriak!
Gaur egun handia da Zubieta, Ituren eta Aurtitzen. Zubietarren Iturengo bidea hartuko dute gaur, eta herrian mozorroek egingo dute ongi etorria. Bihar, alderantziz egingo dute, Iturengoak Zubietara. Aspaldiko ohitura da joaldunena, erraten da zintzarri soinuekin espiritu txarrak uxatzen dituztela. Iturengo Eusebiorekin egon gara gaur solasean, gosaltzen ari ziren herriko etxean.
Berlusconiren esanak
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Berlusconik Mussoliniren inguruan esandakoak aztertu ditu.
Hezkuntzako sistema propioa garatzeko eskubidea
Sortzen Ikasbatuazeko Aitziber Martinez de Lagosek hezkuntzako sistema propioa garatzeko eskubidea daukagula adierazi du, eta horren inguruko gogoeta luzatu du.