Noticias de Sasoiak

Sebastian Rosino hace un repaso de las movilizaciones que se han llevado a cabo en Diciembre y llama a acudir a la manifestación que organiza Kontuz! este sabado en Iruñea.

Maribi Ugarteburu [EH BIldu: EH Bildu esta desmotando el mito de la buena gestión del PNV

Después de conocerse que la Diputación Foral de Bizkaia ha recaudado un 0,7% menos en 2012 en comparación con el año anterior EH Bildu ha opinado que “hace tiempo que Bizkaia necesita un sistema fiscal que recaude de forma más justa para responder a las necesidades sociales y para redistribuir la riqueza”. En declaraciones a esta radio, Maribi Ugarteburu ha declarado que a medida que EH Bildu va llegando a las instituciones “el mito de que el PNV es un buen gestor se va desmontando”.

10 urte bete ditu Zinegoak

Bilboko gay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaria gaur bertan hasiko da. urte berezia aurten, 10 urte bete dituztelako. Erreferente bihurtu da dagoeneko zinemaldi hau, Bea Majuelo komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu gaur. Nabarmendu digu Zinegoak aldarrikapen gunea badela, eta aukera politika beste herrialdeetako egoeraz jabetzeko. Bertzalde, aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren perlak aipatu dizkigu baita sail bereziak ere; horien artean, “El show del Txistu” atala, non ikuslea bera izango den epaile. Publikoaren txistuen arabera erabakiko da zein den laburmetraia irabazlea.

Jon Lekuona : “Ordiziatik Iruñeara monozikloz joango naiz presoen senideek astebururo sufritzen dutena islatzeko”

Euskal preso politikoen alde “borroka guztiek” balio dutela uste du Jon Lekuonak eta horregatik, “bere estiloan” borrokatzeko hautua egin du. Larunbat honetan, bere monoziklora igoko da eta Ordizia eta Iruñea artean dauden 80 kilometroak gurpil baten gainean egingo ditu. Goizeko 06:30ean Ordiziako Herriko Tabernatik abiatuko da eta arratsaldeko 19:00 aldera Iruñeako Alde Zaharrera iristea espero du. Lekuonak aurreratu digunez “eguraldi traketsa ez da oztopo izango”, berak nabarmedu digunez “senideek astebururru sufritzen dituztelako eguraldiaren gora-beherak”. Twitter bidez bere erronkaren berri izateko aukera izango da ondorengo kontuan: @monozikloz

Fracking-a debekatzeko ekimen legegilea aurkeztu dute Gasteizeko Parlamentuan

Fracking-aren kontrako plataformek ekimen legegilea aurkeztu dute gaur Gasteizeko Parlamentuan haustura hidraulikoa debekatzeko helburuarekin. Orain Parlamentuko Mahaiari dagokio proposamena onartu ala ez erabakitzea eta behin tramite hori igarota, ekimen legegilearen aldekoek 30.000 sinadura bildu beharko dituzte datozen hilabeteetan. Guk, Fracking Ez Araba Plataformako Mikel Oterorekin hitz egin dugu gaurkoan eta ekimen legegilearen nondik norakoak azaldu dizkigu.

Larunbat honetan, Gazte Eguna Ezpeletan

Xiberoko asko gorenetik, Lapurdiko itsas bazterreraino iritsi da oihartzuna. Honek gauza bakarra dio, ozen eta argi, behin eta berriz errepikatuz: “Gazte orain dun/k tenorea!”. Iparraldeko gazte ezkertiar eta abertzaleok bota duten oihuan du jatorria. Iparraldeko Gazte Dinamika berria abian da eta lehen aldiz antolatu dute Ipar Euskal Herrian Gazte Eguna, larunbat honetan izanen da Ezpeletan. Koldo Etxegarai antolatzaile taldeko kidearekin hitz egin dugu gaur.

Hiru Errege, hiru lurraldeak batzen dituen mendia

Nora aldizkariko Hektor Ortegak azken aleak, Hiru Errege, Aragoia, Biarnoa eta Euskal Herria batzen dituen mendia aipatzen duela adierazi du , horren ingruko xehetasunak eman ditu.

Ikastolen alde, larunbatean denok Hendaiara

Kontseiluko Ione Josiek Frantses Estatuak euskararekiko mantentzen duen jarrera salatu du, eta larunbatean Hendaiara joaiteko deia zabaldu du.