Sara Cozar eta Emaztegaiaren semea

“Emaztegaiaren semea” antzerki obra aukeztuko da gaur Tolosako Leidor aretoan. Campanellaren “El hijo de la novia” film argentinar arrakastatsuan oinarritutako obra da. Sara Cozar Nati da, protagonistaren neska lagun gaztea. Aurreratu ditu komedia hunkigarria dela “emaztegaiaren semea” Ados Teatroaren antzezlan berria.

El Kiosco: Una lectura crítica de la prensa diaria

Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día

Kale Gorrian saioko mahai ingurua

Ostiralero bezala, iparraldeko aktualitatea aztertu eta komentatzen dugu mahai inguruan. Gaurkoan Aitor Renteria eta Goizeder Taberna.

Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur onari eutsiko dio frontea etorri artean. Iluntzera arte, beraz, giro ona. Zerua garbi samar eta giro epela hego haize txikiarekin. Gauean gogotik okertuko da eguraldia. Tenperaturaren jaitsiera nabarmena; iluntzetik goizera 10-12 gradu beherago. Zaparrada mardulak, trumoia eta txingorra tartean, eta haize zakarra. Elurraren kota ere asko jaitsiko da; agian 300 metroraino.
Bihar ipar-mendebaldeko haize ufadak eta zaparradak. Tenperatura asko jaitsiko da derrepente, elurra behe samarreraino botaz. Haizea zakar antzean ibiliko da. Zaparrada mardulenak gauean botako ditu, baina txingordun zaparradak izango dira egunean zehar ere.

Ikastolen defentsan, bihar denok Hendaiara

Odei Barrosok Frantses Estatuak Ikastolen aurka hartutako azken neurrien aurrean, Seaskak larunbatean Hendaian deitu duen manifestaziora joaiteko deia luzatu du.

Bertsolaritzaren inguruko berriak

Bertsozale elkarteko Estibalitz Esteibarek abiatuko diren Araba eta Nafarroako Bertsolari Txapelketen xehetasunak eman ditu.