Joan den ostiralean aurkeztu zen jende aurrean Erromo Duin Kolektiboa.
Sakelekorako euskarazko aplikazioak
Gero eta gehiago dira sakelekoak eskaintzen dituen aukerak. Interneta esker ia dena da posible orain. Era guztietako aplikazioak badaude, aisialdikoak, informazioan oinarritutakoak, helduentzat, umeentzat…eta noski, baita euskaraz ere. www.euskalapps.com atariak euskarazko aplikazio guztiak biltzen ditu. Gaur, Iker Etxeberriarekin hitz egin dugu honen inguruan.
ERROMO DUIN “lucha o pierde”
Joan den ostiralean aurkeztu zen jende aurrean Erromo Duin Kolektiboa. Lan- eta gizarte-eskubideen defentsa helburu duen kolektibo berriak Erromoko Greba Batzordean ibilitako hainbat lagunek sortu du. Haien aburuz, murrizketek, lan-erreformek edo etxe kaleratzeak bezalako erasoek greba egunak gainditzen dituen borroka iraunkorra behar-beharrezkoa egin du. Gaztelaniaz “Lucha o pierde” sinadura edukiko duen kolektibo berriko sortzaileek, beraz, auzo mailan epe luzeko borroka-plangintza osatzeko deia luzatu diote hiritar orori. Erromo Duinen jardueraren ardatza auzoa izango den arren, inguruko herrietan azken aldian sortzen ari diren antzeko kolektiboekin badute harremanik eta haiekin elkarlanean jarduteko asmoa agertu dute. Gaur egingo dute lehen bilera irekia, Erromoko Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.
Battitta Salaverry [Hendaiako alkatea] : “Ikastolik gabe euskarak ez luke etorkizunik izanen”
Battitta Salaverry, Hendaiako auzapezarekin hitz egin dugu gaurkoan. Baionako suprefetak ezarritako debekua ahal bezain pronto konpontzeko borondatea azaldu du auzapezak eta herriko ikastolaren aldeko mezua zabaldu nahi izan du. Gaurkoan hain zuzen, Seaskak bilkura du Pauen Prefet eta Suprefetarekin. Bilkura honen atarian, larunbatean, 3000 lagun inguruk manifestazioa egin zuten Hendaiako kaleetan zehar “Ikastola herri eskola” lelopean.
El Kiosco: Una lectura crítica de la prensa diaria
Como todos los días, repaso de las noticias más destacadas en la prensa del día
Obabako testiguak
Beat belaunaldia ardatz hartuta, garai hartako idazle esanguratsuenez aritu gara (Allen Ginsberg, Jack Kerouac eta William Burroughs, besteren artean). Horrez gain, Jon Iraolaren liburu komentarioa, Bud Letonaren zutabe librea, Jokin Labayenek idatzitako Lopetegi jaunaren ipuinaren bigarren zatia eta Añorgako irakurle klubeko kronika ere bildu ditugu saioan. On egin!
lllll
lllllll
Quark saioa
Elhuyareko Quark saioan Tecnalia sariaz ari dira.
Xabier Barber [ESK]: “CAN auzia argitzeko mobilizazioak beharko dira eta biharkoa lehen urratsa da”
Bihar, arratsaldeko 17:30ean, Iruñeko Golem zinema aretoetatik manifestazioa irtengo da CAN auzia argitu dadila aldarrikatzeko. Protestaren deialdia herritar talde batek egin du Nafarroako Kutxari buruz egia osoa orain lelopean. Guk, biharko manifestzioa bultzatu duen Xabier Barber, ESK sindikatuko kidearekin hitz egin dugu goizean. Barberrek nabarmendu duenez, “CAN auzia argitzeko mobilizazioak beharko dira eta biharkoa lehen urratsa da”.
Nafarroako Bertso Txapelketa abian da
Larunbat honetan emango zaio hasiera Nafarroako Bertso Txapelketari, Lizarran. Aurten, inoiz baino bertsolari gehiagok hartuko dute parte, guztira 31. Badira lehen aldiz txapelketan parte hartuko dutenak, baita atsedenaldi bat arte ta gero bueltatu direnak ere. Lorea Arburua Nafarroako Bertsozale Elkarteko koordinatzailearekin solastu dugu gaur berak kontatu dizkigu txapelketako xehetasun guztiak.