Arrue ikerketako datuak ez dira hain kezkagarriak

Ikasleen euskara-erabilpenaren inguruko ikerketa da ARRUE, joan den astean plazaratu ziren datuak: Hainbat hedabideek kezka zabaldu zuten titular honekin: ” ikasgeletan euskara erabiltzen da baina patioan ordea ez” . Gaur, Pablo Suberbiola Soziolinguistika Clusterreko kidearekin hitz egin dugu, eta lasaitasun mezua luzatu digu. Hasteko eta behin, ARRUE ikerketa bertzelako datuekin konparatzeko aukerarik ez dagoela esan digu, lehen aldiz egin baita horrelako ikerketa bat, beraz, ezin jakin datuek okerrera edo hobera egin duten. Bertzetik, hedabideek zabaldutako datua jakina zela aitortu digu, orain ordea, uste hori zifretan islatzeko aukera ematen duela ikerketak. Hain zuzen, ARRUE ikerketa hau izan zuten ardartz joan den astean Donostian egin zen Euskal Soziolinguistika Clusterran, eta Suberbiolak esan du oso ondorio positiboak atera zituztela euskal esparreko eragileek.

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, internazionalismo feminista

Bilgune Feministako Saioa Iraolak Kurdistaneko edota Maliko emakumeen adibideak hizpide hartuta, munduan zehar emakumeek jasaiten dituzten bortizkeriak salatu eta horren aurrean internazionalismo feminista aterabidea dela aldarrikatu du.

Egoitz Galarza

Egoitz Galarza gipuzkoako albaitari elkarteko kide eta erlazainar da, asiako liztorren inguruan solastu dugu gaur berekin. Euskal Herrian hedatu egin da espezi hau eta kaltegarria da oso bertako erlearentzat, asiako liztorren oinarrizko elikagaia erleak dira eta oso kalte handiak eragiten dituzte, erlauntz osoak suntsitzen dituztelako. Baso eremuetan eta ura den tokietan egon ohi dira, zelulosa eta ur anitz behar baitituzte habiak eraikitzeko. Adituek diotenez, Hego Euskal Herrira sartu den Asiako liztorra (Vespa velutina) Frantzian 2005ean detektatu zuten. EBadirudi Txinatik etorritako merkantzia itsasontzietan iritsi zirela Europara Asiako liztorrak. Geroztik, Europako gune beroagoetara zabaltzen ari dira, eta horrek ondorio kaltegarriak ditu ekosistemarako.

Iñaki San Andres [Virtisú enpresa borrokan]: “Itxialdia mugagabea da. Irtenbidea bilatu arte matenduko dugu”

ELA sindikatuko Iñaki San Andresek azaldu digu Zallako Virtisú enpresan bizi duten egoera. Azken lau hilabeteotan ez dute soldatarik jaso eta zuzendaritza “guztiz desagertuta dagoela” salatu du San Andresek. Ordezkari sindikalak ohartarazi duenez, “langilak beldur dira zuzendaritzak enpresa hustuko duela pentsatzen dutelako eta horregatik, itxialdia abaitu dute makinak eta materiala defendatzeko helburuarekin”.

Mundurama

Siriako gerrak ia bi urte bete dituen honetan, egoera geroz eta makurragoa da bertako hiritarrentzat. Israelek joan den astean Damaskon egindako erasoa abiapuntutzat hartuta, gerra zibil honen atzean mugitzen diren nazioarteko tentsio eta interesak aztertuko ditugu, Damasko edo Alepo bezalako hirietan bizi den egunerokotasunlatza ahaztu gabe. Horretarako Mikel Ayestaran eta Sergi Cabeza, Sirian ebrtan izan diren kazetariak eta Gorka Orueta, nazioarteko harremanen EHU-ko irakaslearekin hitz egin dugu.
Ondoren, solasaldia Gabirel Ezkurdia eta Carlos Aznaresekin.

Irakurketa gurutzatua: tortura eta ustelkeri kasuak

Eneko Barberenak, Lapiko Kritikoak Slavoj Zizek idazle eslobeniarrari egindako elkarrizketa, eta Gurutz Linazosorok idatzitako I am not a crook: psicología de la corrupción, artikuluaren irakurketa gurutzatua egin du.