Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día
Gaztezuloko Otsaileko zenbakia
Igone Fernandez Mariezkurrenak Gaztezuloko Otsaileko aleak dakarrena aurketzu digu: Pantxika Telleria dantzaria…
Oldartzearen tenorea
Xarlo Etxezaharretak Frantses Estatuko Konstituzioa ukiezina dela defenditzen duten horien aurrean. agian oldartzearen tenorea heldu zaigula azpimarratu du.
Gorka Etxabe
Bigarren aldiz abian jarri da EUSPOT euskarazko spot lehiaketa. Lehiaketa honen helburua euskarazko sormena bultzatzeaz gain, arlo guztietara euskararen erabilera edatzea da. Edizio honetako gaia “sare sozilak eta euskara” da, eta lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 10a. Arteman Komunikazio Kooperatiba, HUHEZI Unibertsitatea eta Aretxabaletako Udala dira lehiaketa honen antoaltzaileak. Gorka Etxabe Arteman komunikazioko kidea da eta berak eman digu lehiaketaren berri.
Paul Bilbao [Kontseilua]: “EAJk eta PPk haurreskoletan harturiko erabakiak haurren hizkuntz eskubideak urratzen ditu”
Paul Bilbao, Kontseiluko zuzendaria Info7 Irratiko Urruñako estudioetan izan da gaur 2012ko hizkuntza-politiken urtekaria azaltzen. Horrekin batera, EAJk, PPk eta UPyDk Euskal Autonomi Ekidegoko haurreskoletan gaztelania indartzeko harturiko erabakiaz ere mintzatu da Kontseiluko zuzendaria. Paul Bilbaoren hitzetan, “EAJk eta PPk haurreskoletan harturiko erabakiak haurren hizkuntz eskubideak urratzen ditu” eta gaineratu du, akordio honen ondorioz gaztelaniak indar handiagoa izango duela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haurreskoletan.
Tokian tokiko basogintza bultzatu behar da
Igorre Bizirik herri plataformak herritarrengan ekologiaren arlo ezberdiei buruz dibulgazio lana egitea du helburu. Horren erakusgarri larunbat honetarako antolatu duten “Tokian tokiko basogintza alternatibei buruzko jardunaldiak”. Igorren bertan izanen dira eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Herri berogailua, Baso Ahaztuak dokumentala, edo mosaikoak eta baso mistoak izango dituzte hizpide. Jardunaldietan aurrera eramango diren hainbat eztabaida aurreratu dizkigu gurean Iker Yurrebasok.
Genero bereizketa medikuntzan
Elhuyareko Quark saioan Genero bereizketaz medikuntzan ari dira.
Euskara ikasteko AEkk eskaintzen dituen bide ezberdinak
AEK elkarteko Oskar Elizburuk euskara ikasi nahi duen pertsona bati, AEKk eskaintzen dituen bide ezberdinak aurkeztu ditu.
Herri ihauteriak ederki mantentzen dira Nafarroan
.
Alvaro Sada [Txantrea auzoko bizilaguna]: “Txantrean ez dugu etxe kaleratze bat gehiago onartuko”
Igande honetarako manifestazioa deitu dute Txantrean etxe kaleratzeei “ezetz” esan eta egoera latz horretan dauden bizilagunei elkartasuna adierazteko. Duela hilabete batzuk etxe kaleratzeei aurre egiteko plataforma osatu zuten Iruñeako auzoan eta gaur, plataforma horretako kide den Alvaro Sadarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Berak baieztatu digunez, “Txantrean ez dugu etxe kaleratze bat gehiago onartuko”.