Krisiak atzerritaren egoera txartzen du

Sos Arrazakeriako Ainhoa Madariagak, krisiarekin atzerritar ainitzek lana eta egoitza txartela galtzeko arriskua daukatela, azpimarratu du.

Uhaina Bikaina: 22.saioa

Munduko surflari onenetako batzuk euskaraz hitz egiten entzun ditzakezu irratsaio honetan, Tom Carroll, Stephanie Gilmore, Travis Logie, eta haien artean, noski, baita Aritz Aranburu zarauztarra ere.
Horrez gain, Eduardo Galeano idazlearen testu batean aipatzen den pasarte batean James Cook kapitainak Hawaii irlak zapaldu zituenean jendea surf egiten ikusi zuela aipatzen du, hortaz ere mintzo da Surflari Ernegatua irratsaio honetan.

Ondoegina

Patxi Gaztelumendi errauskailuaren alde janak izan ziren angulak eta Markel Olanok ondoren adierazitakoak, sare sozialetan #ondoegina sortarazi zuela azpimarratu du.

Arabiar udaberriaren mugak

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Arabiar udaberriaren bilakaera aztertu du, Tunisia eta Egiptoko egoerak azpimarratuz.

Mixel Oronoz: “Ratzingerrek bere ideologiakoak ez ziren teologoak kanporatu, baztertu eta zigortu ditu”

Aita Santuak dimisio eman duela probestuz Mixel Oronoz [1935-Baigorri] elkarrizketatu dugu gaurkoan. Duela gutxi, arrakasta itzela izan duen “Enfin don Aillet vint” liburua kaleratu du. Bertan, Baionako gotzain Marc Aillet gogor kritikatzen du Oronozek eta eskuin-muturrekoa eta “integrista” dela dio. Gaurkoan bere liburu berriaz eta Venedicto VXI.ak eman duen dimisioaz galdetu diogu eta “Ratzingerrek bere ideologiakoak ez ziren teologoak kanporatu, baztertu eta zigortu zituela” esan digu. Eliza barru-barrutik ezagutzen du Mixel Oronozek eta Vaticanoaz, Aita Santuaz eta Baionako gotzain “intregristaz” hitz egin digu.

Gaurko denboraleak badu zerikusia Aita Santuarekin dimisioarekin?

Atzo zabaldu zen albistea: Aita Santuak bere dimisioa aurkeztu du. Berehala zabaldu zen notizia, eta beste behin ere umorea protagonista sare sozialetan. Horrela, Benedicto INEM-etik ateraten ikusi dugu, edo ta sartzen. Tximista San Pedroko Basilikan…eta Eukal Herrian elurtea….dimisioaren eragina ote?

Euskal Irratiak 30 urte!

Ez da marka erreza egun komunikabide batek 30 urte betetzea. Horregatik, izugarri ongi ospatuko dute larunbat honetan Hazparnen 30. urteurrena. Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza, Gure Irratia eta Antxeta irratiak osatzen dute Euskal Irrati federazioa. Ttitto Bedberrek oso ongi ezagutzen du Ipar Euskal Herriko irratien historia, harekin hitz egin dugu gaur.