Mendi Esteban: “Euskal moneta ekologikoa, euskalduna eta solidarioa da”

Iragan urtarrilaren 31tik euskal moneta kalean da. Proiektua beraz, martxan da eta gaur Mendi Estebanekin hitz egin dugu. Euskal monetak tokiko ekonomiaren garapenean, ekologian edota euskalgintzan izan dezakeen eragin baikorraz galdetu diogu “eusko”-aren bultzatzaileari eta besteak beste, euskal moneta “ekologikoa, solidarioa eta euskalduna” dela esan digu.

Zazpi Kale qr Music Festibal, ekimen berritzailea Bilbon

Bilboko 23 merkatarik ekimen berria abiatu dute. Musika festibal bat jarri dute martxan, 23 musika taldek hartu dute parte, komertzio bakoitzeko bat. QR kodigoaren bidez talde bakoitzak dendan bertan eskainita kontzertua ikus daiteke baita webgunean ere. La catedral de la Cervezako Mario Sanchoz festival honen berezitasunak kontatu dizkigu.

Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik

Gaur busti antza goizean, ipar ukituko haize geldiarekin, baina laino maskalak deseginez, itxuroso geratuko da eguerdirako. Hego ukitua hartuko du haizeak, eta sekulako garbiketa egingo du, giroari aldaketa nabarmena eraginaz. Eguzkiak ere esku hartuko du giroa goxatzen. Antizikloia geure parean jarriko da, eta egun batzuetarako eguraldi ona bermatuko digu.
Bihar hego-ekialdeko haize leunak kutsu atsegina emango dio eguraldiari. Egunsentiko hodei geruzatxoak izotzetik babestuko gaitu, eta tenperatura maximoa dezente gorago. Erabat garbi geratuko da gero, eta eguzkiak ere ederki alaitu eta goxatuko ditu bazterrak.