Mundurama

Greziaz hitz egin dugu oraingoan Munduraman. Mugimendu anarkista geroz eta indar eta presentzia handiagoa ari da lortzen bertan. Aldi berean, estatuaren eta indar faxisten errepresio geroz eta bortitzagoari egin behar diote aurre. Mugimenduko bi kidek azaldu digute zein den bizi duten egoera. Lan munduan, Tesalonikako Vio.Me lantegiko langileek, bi urte soldatak kobretu gabe eman ondoren, lantegia okupatu eta autogestionatzeari ekin diote. Bertako elkartasun iniziatibako kide den Theodoros Karyotisekin hitz egin dugu. Arlo sindikalean ere aldaketa handiak ari dira izaten. Alderdiek kontrolatutako sindikatu handiak indarra galtzen ari diren bitartean, sindikatu konbatibo txikiagoak sortzen ari dira. ESE, Greziako Batasun Sindikal Libertarioko Angel izan dugu gurekin.
Ondoren, tertulia Txente Rekondo eta Carlos Aznaresekin. Gaiak: Ekuadorko hauteskundeen emaitzak, Israelgo X presoa, eta Londresko gobernua Bloody Sunday-eko biktimei ematen ari den kalte-ordainak.

90 minutuko mainxtreem dosi aparta, Burdinola saioan

Udaberriko loreak pixkanaka ateratzen hasi dira, eta jakina da arantzak dituztela. Negu gogorraren ostekoak itxura paregabea du, eta zinez interesgarriak dira atera diren eta ateratzear diren nobedadeak. Horiek bilduma orekatua egitea da gure erronka, eta baliteke oraingoan ere asmatu izana: HELLOWEEN, ALPHA TIGER, DREAMSHADE, NEWSTED, PERIPHERY, NAKKIGA, KUDAI, CAN OF WORMS, HELLDAMM, GAS, … Gaur, gaueko 11etatik aitzina.

Punto de Vista jaialdia, dokumentalen tenorea

Tamalez gutxitan izaten da aukera dokumentalak ikusteko, are gutxiago nazioarteko lan hoberenak ikusteko aukera. Iruñeako Punto de Vista jaialdiak horretarako aukera ematen du. Bihar hasi eta iganderarte luzatuko da jaialdia, guztira 80 lan ikusteko parada, artistikoak batzuk, esperimentalak, fikziozkoak eta betikoak bertzeak. Marian Fernandezek eman digu Punto de Vista jaialdiaren berri.

Zuzeneko Istanteak Irisarrin

Korrika ez da oraindik iritsi, baina bai Korrika Kulturala. Zuzeneko Istanteak argazki erakusketa euskal musika panoramaren lekukoa da, izenburuak ongi biltzen duen moduan, hamaika zuzeneko istante gordetzen baititu erakusketak. Euskal Herriko hainbat herritan izango dugu aukera musikazuzenan.com atariak bultzatutako ekimen hau ikusteko, aste honetan Irisarrin. Argazkiak soilik ez, DJ master class bat egiteko auekera ere izanen da aste tartez…horiek eta bertze hainbat kontu aipatu dizkigi Koldo Otamendik.

Ekuadoreko haustekundeak

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Ekuadoreko hauteskundeen emaitzak aztertu ditu, eta jarraian Hego Amerikako egoera zabalagoa aztertu du.

Aiert Goenaga: “Eredu parte-hartzaileago baterantz jo beharko luke Duragoko Azokak”

Gerediaga Elkarteak Aiert Goenagaren kaleratzea jakinarazteko agiria kaleratu zuenetik astebete igaro denean, kaltetuarekin hitz egin nahi izan dugu gaur. Goenagak polemika hau “ixteko” nahia azaldu du, baina Gerediaga Elkarteak hartutako erabakiaren atzean “boterekeria bat” dagoela berretsi du. Aurrera begira ere jarri da eta etorkizunean Durangoko Azokak “parte-hartzaileagoa” izan beharko duela adierazi du. Horrez gain, “euskal sorkuntzarekiko atxikimendua urte osora zabaltzea” Azokaren beste erronketako bat izan behar duela uste du Goenagak.