Horixe azaldu digu duela hamar urte euskaldunon egunkarian langile zen Jakes Goikoetxeak, gaur egun Berriako kazetari izaten jarraitzen du.
Harriduraz hartu albistea, minez hartu baina indarturik aurrera egin zutela azaldu digu gaur Kale Gorrian saioan eginiko elkarrizketan.
Eraso honen biharamunean, “mundu bat altxatu zen Euskaldun egunkariaren alde”.
Iñaki Uria : “Komunikabide nagusiek Audientzia Nazionalaren tesia zabaldu zuten”
10 urte igaro dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik eta 2 besterik ez absoluzioa eman zenetik, halere, Iñaki Uriak argiki adierazi duen moduan “gertaera bortitzak sutan txertatzen dituk hire haragi larrutan”. Duela hamarkada bat bizitutakoak ekarri ditu gogora Uriak eta “kalabozoetan Estatua aurrez aurre” izan zuela aitortu duen arren, berak bereari eusten diola nabarmendu nahi izan du, alegia, euskalgintzan eta euskarazko komunikabideetan lanean buru-belarri segitzen duela. Gaur egun, 11 Telebistako zuzendaria da.
El Kiosco: Una lectura crítica de la prensa diaria
Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día
Reggae elektronikoa Revolutionary Grooves saioan
Reggae elektronikoa entzuteko aukera izan da Daddy Jeffen Revolutionary Grooves: El Fata, Soom T, Kanka , Blaze Dem , Disrupt , Dressla , Pupajim, Pupajim , Illyah , Ltd. Candy…
Nafarroako Kutxan gertatu dena argitzeko ikerketa batzorde bat behar da
Hala uste du Martxelo Diaz GARA egunkariko kazetariak. Gaur goizean Nafarroako Parlamentuan Enrique Goñi CANeko zuzendari hoiak eskaini duen agerraldiaren nondik norakoak azaldu dizkigu Diaz-ek.
Hizkuntza Ekologia
Bihar, Bergarako Jardun euskara elkarteak “HIZKUNTZA EKOLOGIA” antolatu du, Itsaso Lekuona eta Mikel Ozaita Topaguneko teknikariak mintzatuko dira. Hitzaldiaren edo gogoeta saioaren helburuak, besteak beste, munduko hizkuntz aniztasuna ezagutaraztea, hizkuntzen arteko harremanen inguruan hausnartzea da: ekologia babesteko hartzen diren hirizpideak, gure hizkuntzan aplikatzea.
Dantza ogibide izatea ezinezkoa da Euskal Herrian
Berriki jaso du www.dantzan.com atariak ARGIA saria, urte luzez egindako lanaren emaitza, ziurt. Arazo ekonomikoengatik 2012an itxi egin zen ataria, baina dantzari zein dantzazaleen laguntza eta babesari esker berriro ere martxan da dantzan.com, inoiz baina indartsuago. Dantza munduko hamaika kontu daude ikusgai atarian, dantza tradizionalen bideo zein argazkiak, ekitaldi agenda edo ta euskal dantzari profesionalen zerrenda. Oier Araolazarekin hitz egin dugu gaur.
BilboMartxan.info gazte proiektu komunikatibo berria abian da
Geroz eta gehiago dira gazteriaren kolektibo izaeratik abiatuta Euskal Herrian martxan jartzen ari diren proeiktu komunikatibo berriak eta azkena, Bizkaiko hiriburuan jaio da. www.bilbomartxan.info helbidean topatuko duzue hedabide gazte hau eta bertan klikatuz gero, Bilboko gazte mugimenduaren inguruko notiziak topatuko dituzue bereziki. Guk, proiektu honetako kide den Garazi Pizarrorrekin hitz egin dugu.
Burlatako gazteen konttrako epaiketa salatzeko mobilizazioek ez dute etenik
Atzo hasi eta bihar amaituko da Madrileko Audientzia Nazionalean Burlatako lau gazteen kontrako epaiketa eta horren aurrean, eskubide zibil eta politkoen aldeko mugimenduak hainbat mobilizazio antolatu ditu aste honetarako. Gaur goizean adibidez, Iruñean izan da protesta eta arratsaldean Burlatan izango da. Guk, epaiketa honen ingurukoak hobeto ezagutzeko eta datozen mobilizazioei buruz gadetzeko Oihan Ataun, Nafarroako ELEAK mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu gaur.
Egunkaria, 10 urte
Floren Aoizek Egunkaria duela 10 urte itxi zutenetik, errepresioa ez dela amaitu azpimarratu du, eta Herri gisa errepresioa geratzeko bideak aurkitu behar ditugula gehitu du.