Azti-Begia elkartea da Info7 irratia sustengatzen duen elkartea, 2000 bazkide inguru ditu egun. Hain justu info7 irratiak 7 urte bete dituenean, aldaketa garrantzitsua egin da elkartean: lehendakari aldaketa. Orain arte lehendakari izan den Iñaki Altuna eta lehendakari berria, Eider Olarzar, gurean izan ditugu gaur. Batak orain arteko balorazioa egin digu, bertzeak, etorkizunera begira jarri gaitu. Noski, azken aste hauetan guzition ahotan dabilen lizentzien afera ere izan dugu solasgai.
Egunkaria 10urte
Kontseiluko Ione Josiek duela hamar urte Egunkariaren itxieraren egunaren oroitzapenak gogoratu ondoren, gaur egun euskararen aurkako erasoek ez dutela etenik , Wert legea edota Hendaiako Ikastolaren adibideak tarteko, azpimarratu du.
Ione Josie, Egunkaria 10urte
Kontseiluko Ione Josiek duela hamar urte Egunkariaren itxieraren egunaren oroitzapenak gogoratu ondoren, gaur egun euskararen aurkako erasoek ez dutela etenik , Wert legea edota Hendaiako Ikastolaren adibideak tarteko, azpimarratu du.
36ko miliziano eta gudarien historia Aitor Azurkiren begietatik
Atzera begira jarri gara gaurkoan, 36ko gerran milizianoek eta gudariek bizitutakoak izan ditugu hizpide eta horretarako, duela urte batzuk gure historiaren pasarte hori ikertzeari ekin zion Aitor Azurkirekin hitz egin dugu. “Maizales bajo la lluvia” argitaratu zuen duela pare bat urte eta bertan, 11 gudariren lekukotzak jaso zituen idazle donostiarrak. Orain, horietako batekin, Marcelo Usabiagarekin herriz-herri dabil hitzaldiak eskaintzen eta bihar, Donostiako Egia auzoko Txoko Internazionalistan izango dira biak.
Proiektu faraonikoak
Josu Larrinaga soziologoak proiektu faraonikoen inguruko gogoeta luzatu du, eta martxoan gehiengo sindikalak murrizketen aurka deitutako mobilizazioetan parte harzeko beharra azpimarratu du.
Iskanbila taldearen Jaio ta Hi diska berria Kaleko Mobida saioan
Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Gaur gaueko 11.tatik aurrera, Iskanbila taldearen “Jaio ta Hil” diskoa entzuteaz aparte, editatu gabeko hainbat nobedade entzungo ditugu, tartean NCK, No hay Soluzion, Derailed…Oi! musikaren onena!
Joan Mari Torrealdai : Egunkaria, 10 urte
Andoainen Egunkariaren itxieraren urteurreneko ekitaldian Maite Bidartek Juan Mari Torrealdairi egindako elkarrizketa.
Egunkaria, 10 urte
Patxi Gaztelumendik, Egunkaria duela hamar urte itxi bazuten ere, gaur egun euskal medioak, sarean sortu eta sortzen diren proiektuak tarteko, aurrera segitzen dutela nabarmendu du.
Ikastolak, publiko eta pribatasuna arazoa
Josu Txapartegik, Ipar Euskal Herriko Ikastolek bizi izandako mehatxuaren aurrean, publiko eta pribatasunaren inguruko gogoeta luzatu du.
Día Mundial de la Justicia Social
Fede de Los Rios hace una reflexión acerca del Día Mundial de la Justicia Social.