Break Beataren 2.zatia Revolutionary Grooves saioan

Revolutionary Grooves saioan Daddy Jeffek  Break Beataren 2 zatia eskainiko du. 2013ko funky, break eta funkystep doinuak gozatzeko aukera: Profit, Basement Freaks, Rollomatik, The Funk Hunters, Robinson Grooves, Dirty Dubsters, Cmc and Silenta, Badkat, Vanessa Iraci, Morlack, Nynfus, Warson, Wizard, Nu jam, Oly Garch, JFB.

Bera-Bera, txapeldunak

Bera-Bera eskubaloiko taldeko neskak ederki dabitlza. Berriki irabazi dute Kopa Galizian, orain liga irabazte dute helburu. Libe Altuna Bera-Berako jokalaria izan dugu gaur gurean gonbidatu. Urte askotaso lanaren fruitua dela hau nabarmendu du.

Jon Urosolo, LAB sindikatuko irakaskuntza arduraduna, gurean izan da gaurkoan, Kale Gorrian saioan.

Murrizketarik ez, hezkuntzak inbertsio gehiago behar duela nabarmendu du eta erreformarik egitekotan, euskal herritarrek eta hezkuntzako eragileek erabaki behar dutela nolako hezkuntza behar den Euskal Herrian.

Italiako hauteskundeak aztergai

Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Italian izandako hauteskundeen emaitza korapilatsuak aztertu ditu, herriaren egoeraren azterketa bat eskainiz.

Bielsak Athleticen jarraituko al du?

Manex Altuna kazetariak Bielsa eta Athleticen arteko harremana azaldu du, entrenatzaileak klubean jarraituko duen galdetuz.

Euskal Herriak bere hezkuntza

Sortzen Ikasbatuaz elkarteko Aitziber Martinez de Lagosek, hizkuntzaren inguruan jasotzen ditugun erasoen aurrean, erantzun behar dugula azpimarratu du, eta horretarako euskalherriakberehezkuntza@gmail.com tresna bat izan daiketela gehitu du.

“Eusal Herrian bada zer entzun” Arrosa sareak antolatutako jardunaldiak Zarautzen

Larunbat honetan izango da Arrosa sareak antolatutako bigarren jardunaldia, Putzuzulo Gaztetxean.Elkarlanean sakontzeko helburua dute eta horretarako egun osoko egitarua prestatu dute. Euskal Herriko 22 irrati biltzen ditu egun Arrosa sareak, eta euskarazko irratsaioen elkartrukea da egun sarearen funtziorik garrantzitsuena. Gorka Amondaraienik hitz egin dugu jardunaldien inguruan.

Okupazio sinboliko baten bitartez, Gazte Zukgua prozesuko gazteek grebarekin bat egin dute Sakanan

Pasa den larunbatean, hogei bat gaztek okupazioa sinbolikoa egin zuten Sakanan. Zehazki, 2011ean bere ateak itxi zituen Altsasuko Igartex enpresa okupatu zuten eskualdean bizi duten “egoera ekonomiko larria” salatu eta ostegunean izango den greba orokorrean partehartuko dutela ozen aldarrikatzeko. Sakanako Gazte Zukgua prozesuan parte hartzen ari diren gazteek egin zuten okupazioa eta gaur, horietako batekin hitz egiteko aukera izan dugu.