Maite Idirinek musika klasikoaren inguruan zuzenduriko saioa. Saio honetan Jesus Guridiren 10 melodías vascas eta Pascal Gaigneren obra batzuk entzuteko aukera duzue.
Xolomo Gangsta saioa
Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika izan da entzugai Xolomo Gangsta saioan.
Quark saioa
Elhuyareko Quark saioan Txipak hozteko teknologi berriak aztertu dituzte.
3000 emakumek hartuko dute parte LILATONEN
24. edizio honetan marka guztiak hautsi egin dira, 3000 emakumek eman dute izena erreferente bihurtu den Lilaton lasterketan. Igande honetan da zita, Donostian, goizeko 11tan Boulevarrean. Ibilbidea, Donostiako erdigunetik izanen da, 5 kilometro gutxi gora behera. Lilaton sortu zenean, apenas hartzen zuten parte emakumeek lasterketetan, baina 24. edizio honek ederki islatzen du hori aspaldiko kontua dela hori. Horixe azpimarratu du Arantxa Gurmendik Lilatoneko arduradunak gurean.
kalamu terapeutikoa landatzeagatik…epaitegira!

Obabako Testiguak
“4. saio honetan Euskal blogosfera izan dugu ardatz, eta gida antzeko batean blog interesgarrienak aipatu ditugu. Nobedadea Danele Sarriugartek eta Garazi Arrulak ekarri diguten “Autoreak Plazara” atala izan da. Gaurkoan Anais Nin-en inguruan hitz egin digute. Gainera, Bud Letonaren nire kolkotik, Iraitz Ugalderen Liburu Komentarioa, Martin Riellaren kantu kontari eta Iraitz Agirrek idatzitako Mr Lopetegiren abenturen azken atala izan ditugu. On egin!”
UEUren Udaberriko ikastaroetan izen emateko garaiz zabiltzate oraindik!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintza martxan jarri du dagoeneko eta matrikulazioa-epea irekita dago. Askotariko ikastaroak antolatu dituzte, tartean, gizarte gaiei, osasunari edota teknologia berriei loturikoak. Guk, Mari Karmen Menika, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunarekin hitz egin dugu gaurkoan eta udaberriko ikastaroen inguruko xehetasunak eman dizkigu. Besteak beste, “UEUk bizi duen egoera zaila kontuan hartuta, ikastaro hauetan inoiz baino jende gehiagok izena ematea” beraien nahia dela esan digu.
Josu Juaristik Italiako hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu
Italiako hauteskundeek emaitza aldrebesak utzi dituzte, besteak beste, ez dutelako garaile argirik utzi. Horien inguruan hitz egin dugu gaur Josu Juaristi kazetariarekin eta hautagai desberdinen inguruan ere hausnartu dugu.
Mendi ibilaldi proposamena
Antxon Iturrizak Irati aldeko bide ttikiak ezagutzeko parada eman du.
Kale Gorrian saioko mahai ingurua
Ostiralero bezala, iparraldeko aktualitatea aztertu eta komentatzen dugu mahai inguruan. Gaurkoan Aitor Renteria eta Bixente Vrignon izan dira gurean.