Jasone Mitxeltorenak asteburu huntan Bizi Tokik Behauzen antolatzen dituen Hazitik Hazira jardunaldiak aurkeztu ditu.
Musikak eta injustiziak
Ritxi Aizpuruk injustizien aurrean musika arma bezala maiz erabili izan dela azpimarratu du.
Mundurama
Saio honetan hiru gai jorratu ditugu. Hasteko italiako hauteskundeen ondorenaz jardungo dugu Ane Irazabal kazetariarekin. Ondoren Kongoko gerraz hitz egingo dugu Nestor Nongo, nazioarteko analistarekin. Azken gaia Kurdistan izango da, Nazmi Gür, Kurdistango BDP alderdiko kidearekin.
kirolean parekidetasuna lortzeko
Ainhoa Azurmendik
Bizileku eta gizarte laguntza indarkeri matxistaren kontra
Emakumeen kontrako indarkeria aztertzeko ikerketa bat abian jarri du Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Europako hainbat herrialderekin elkarlanean. Ikerketa hau, nola, non eta zein helbururekin egingo den azaldu digu Izaskun Anduezak, bera da Nafarroako ikerkuntza-taldearen koordinatzailea. Bizileku eta gizarte laguntza modu bateratuan eskaintzen duten zerbitzuek emakumeen kontrako indarkeria gutxitu dezaketela ikertuko dute. Maiatza aldera publikatuko dira ikerketa honen inguruko lehendabiziko emaitzak.
Bizi ereduen aldaketa sakonean gaude
Bilgune Feministako Saioa Iraolak Martxoak 8rako gogoeta luzatu du, eredu kapitalista eta patriarkalaren aldaketa beharrezkoa dela azpimarratuz.
Gure etorkizun sozial eta ekonomikoa
Lab sindikatuko Jagoba Zuluetak, Sakanan antolatu duten grebaren harrira, gure herriko etorkizun sozial eta ekonomikoa aseguratzeko bideak aurkitu behar ditugula azpimarratu du.
Gotzon Elizburu [Ernai]: “Larunbatean indarra sumatzen zen Lizarrako frontoian”
Jaio eta deskantsatzeko denborarik gabe, Ernai ezker abertzaleko gazte erakunde berriak bere helburu estrategikoak eskuratzeko lanari ekin dio. Hori bai, laster hitzordu garrantzitsua dute martxoa amaieran Gazte Danbada ospatuko baita Orduñan. Guk, Gazte Danbadako Gotzon Elizbururekin eta Irati Sienrarekin hitz egin dugu.
Emakumea da osasungintzako murrizketen kaltetu nagusia
Emakumearen Egunenaren arira egunero-egunero emakumearen inguruko hainbat gai landuko ditugu Kale Gorrian. Gaur osasungintzan egiten ari diren murrizketen inguruan solastu dugu LABeko Mati Iturralderekin, emakumea baita murrizketa hauek guztiak gehien pairatuko dituena. Amatasuna, abortua, menpekotasun legea edo-ta botiken garestian, hainbat dira Iturralderekin landu ditugun gaiak.
El Kiosco: Una lectura crítica de la prensa diaria
Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día