elkarrizketa
“Krisiak modu bikoitzean kaltetzen du emakumea” Yolanda Jubeto
Yolanda Jubeto ekonomilaria elkarrizketatzeko aukera izan dugu gurean. Ekonomia ikuspuntutik, emakumearen egoeraren hausnarketa egin digu. Azpimarratu du murrizketek era bikoitzean kaltetzen duela emakumea, eta urteetan luzatu den borrokan lortuatko eskubideak galtzear daudela. Hala ere, aurrera begira itxaropentsu agertu da, eta kapitalismoari aurre egiteko alternatibak badaudela ziurtatu du: ekonomia feminista.
Donostiako 15 gazte auziperatuen aldeko protesta ugari datozen egunetan
Donostiako 15 gazte auziperatuen aldeko mobilizazioek ez dute etenik. Gaur, ostegunero bezala, “Euskal gaztearia libre eta legala” lelopean elkarretaratzea izango da Artzai Onaren plazan eta larunbaterako berriz, Eleak mugimenduak manifestazioa deitu du. Goizean hain zuzen, atxilotuak eta espetxeratuak izateko arriskua duten 15 gazte horietako birekin, Beñat Apalategirekin eta Egoi Alberdirekin hitz egiteko aukera izan dute Kale Gorrian saioan.
Mirror Ball Neil Young eta Pearl Jam taldeak elkarrekin egindako diska Bailara Ezkutuan
Rafa Cabezaren Bailara ezkutuan: “Mirror ball” Neil Young eta Pearl Jam-ek elkarrekin grabatu zuten diskoa. Baita ere: Danko Jones, Dirty York, Fermin Muguruza, Willis Drummond, On…
Aitor Apurturen bisita Kaleko Mobidan
Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan Aitor Apurturen bisita jaso da eta berak ekarriko duen editatu gabeko musika berria entzun da, The Bobbys oreretako taldearen disko aurrerapena, Arny et les chachiz, Perro Caliente, Die Schwarzen Schafen…bestetik, Kruders taldearen “Morir Viviendo” disko berriko abestiren bat entzungo dugu! Hau guztia, agenda, kronika eta berriz lagunduta!
Europako Beteranoen Atletismo Txapelketaren
ESAIT taldeko Martxel Toledok Donostian antolatzen diren Europako Beteranoen Atletismo Txapelketan euskaldun bezala parte hartzeko deia luzatu du.
Fakun Aznarez [Askapena]: “Hugo Chavezen atzean herri oso bat dagoenez, iraultza bolibartarrak aurrera segituko du”
Asko dira Euskal Herritik ere Hugo Chavezen heriotza dela eta iritzia azaldu duten eragileak eta horietako bat izan da Askapena erakunde internazionalista. Guk Askapenako Fakun Aznarezekin hitz egin dugu gaur eta erakunde internazionalistaren izenean “elkartasuna” helarazi nahi izan dio Venezuelako herriari. Aznarezen hitzetan, “Hugo Chavezen atzean herri oso bat dagoenez, Chavez gabe ere iraultza bolibartarrak aurrera segituko du”.
Herbesteri buruz badakigu zerbait euskaldunok
Eneko Barberenak Euskal Herrian herbesteri buruz badakigula dexente azpimarratu du, eta horren inguruko gogoeta luzatu du.
Dancehall erritmoak Revolutionary Grooves saioan
Daddy Jeffen Revolutionary Grooves saioan Jamaikatik datozen Dancehall doinuetaz gozatzeko aukera izan da. Socca, reggae eta ragga doinuekin nahasturik doan estiloa dugu dancehall-a, gehiengo abestiak elektronika eta sampler zein makina elektronikoekin sorturik doaz: Trawma, Blak Diamond, Bugle, Popcaan, Reddman Uk, Konshens, Elephant Man, Capleton, Aidonia, Bounty Killer, Suku, Charly Black, Chan Dizzy…
Nazioartean ere bagara
Patxi Gaztelumendik Euskal Herria nazio gisa ulertuta nazioartean ere onartua dela azpimarratu du, sarean aipatzen edo antolatzen diren adibide ezberdinak tarteko.