Saio bete-betea izan da gaurko Zebrabidea ere.
Análisis sobre la situación en Venezuela y la corrupción en el PP con Alberto Pradilla
Este viernes, en nuestro apartado dedicado al análisis internacional charlamos con el corresponsal de Gara Alberto Pradilla. Nos ha hablado sobre Venezuela y sobre la corrupción en el seno del Partido Popular.
Itxaso Viñes: “Banan banan kaleratzen gaituzte, modu isilean, inolako oihartzun mediatikorik gabe”
Enpleguaren defentsan manifestazioak izango dira bihar Bilbon eta Iruñean eta protesta horien bezperatan, Itxaso Viñe Langileen Batzordeak Borrokan plataformako bozeramalearekin hitz egin dugu. Biharko protestetan langileen eskubideen aldeko borroka eta emakumeen aldekoa uztartuko direla esan digu, besteak beste. Bere hitzetan, “banan banan kaleratzen gaituzte, modu isilean, inolako oihartzun mediatikorik gabe”.
Quark saioa
Elhuyareko Quark saioan Fantasiazko Eraikinak aipatu dituzte.
Euskara erabili behar dugu
AEK elkarteko Oskar Elizburuk euskara bizitzeko, erabili egin behar dugula azpimarratu du.
Charlie don t surf
Zarauzko Surf Eskolako Haritz Larrañagak Apocalypse Now filman agertzen den surf ezenaren inguruko gogoeta luzatu du.
Charlie don`t surf
Zarauzko Surf Eskolako Haritz Larrañagak Apocalypse Now filman agertzen den surf ezenaren inguruan ari da.
Asteburuko eguraldia Joxe Landaren eskutik
Gaur atzokoaren antz handia izango du gaurkoak. Eguraldi bikaina oro har. Hego haizea leun eta tenperatura epel. Egunean zehar ostarteak nagusi eta eguzkia bistan. Iluntzean hodei zamatxoa jarriko da parean, euri tantaren batzuk bota nahian, baina oso gutxi. Agian barnealdean zertxobait gehiago bota lezake. Atlantikoko borraskaren magalean ederki jarraituko dugu.
Bihar aldaketarik ez. Hego haize leuna ibiliko da epeltasunari eutsiz. Hodei xafla bakan batzuk agertuko dira, baina ostarteak nagusi, eta eguzkia bistan izango dugu. Iluntzean hodei sendoagoak, euri tantaren batzuk bota nahian, batez ere barnealdean.
Harrobia saio berria
Euskal Herrian harro egoteko musika eszena dugu, harrobi bat. Eta programak horren habia izan nahi du. Musika estilo zein hizkuntza bereizketarik gabe. Talde hasiberri, gazte zein beteranoek dute lekua gurean, guztiek. Bozgorailu hutsa baino gehiago…
Joan jinen txanda
Berria egunkariko Aitor Renteriak, Jean Grenetek 2014.an politika utziko duela iragarri ondoren, Baionako eskuineko auzapezaren erretratoa egin du, eta dinastia politikoen inguruko gogoeta luzatu du.