Badator Korrika! Bihar abiatuko da Andoainetik euskararen aldeko martxa, herriz herri, martxoaren 24an iritsiko da Baionara. Guk ere jarraipen berezia egingo diogu korrikari, gaur Jon Sanchez AEKko kidearekin solasean aritu gara, orain arte kanpotik egin du lan Korrika antolatzen, aurten, lehendabiziko aldiz furgonetan egingo du jarraipena, urduri dagoela aitortu digu.
Estaturik gabeko nazioetan kultur eta jatorri aniztasunaren gaiari nola heldu
Galdera horri erantzuteko jardunaldiak antolatu dituzte martxoaren 14 eta 15ean Donostiako Miramar Jauregian EHUk, Eusko Ikaskuntzak eta Ciemen zentro katalanak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. “Aniztasunaren kudeaketa: Països Catalans eta Euskal Herria” izenburupean erakude publikoetako nahiz eragile sozielatako ordezkari desberdinek parte hartuko dute aipaturiko jardunaldietan eta Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan kultur eta jatorri aniztasunaren ildoan dauden erronkak eta horiei heltzeko moduez gogoeta egingo dute. Guk, jardunaldi hauen atarian, Marcos Nanclares, Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun zuzendaria elkarrizketatu dugu gaurkoan.
El Kiosco: Una lectura crítica de la prensa diaria
Como todos los días, nuestro compañero Ion Telleria repasa las noticias más destacadas en la prensa del día… Puedes seguir la lectura de prensa mientras observas las portadas del día
Funky breaks doinuak Revolutionary Gooves saioan
Daddy Jeffen Revolutionary Gooves saioan funky breaks doinuak izango dira nagusi: Miguel Lopez, Gordons War, Kaygees, Cold Blood, Lee Field, Tempo, F.B.I., Jimmy Douglas, Breakestra, T3@radaiance, Melvin Rodinson, John Grey, Osaka Monorail, Orange Krush, Cotton Candy…
Nori jarriko dio Abel Enbeitiak txapela Arabako Bertso finalean
Larunbat honetan igoko dira oholtza gainera Gasteizko Printzipalean Arabako Bertso Txapelketa finalistak. Etxe giroan egiten den finala dela nabarmendu du gurean Asier la Fuente Bertsozale Elkarteko kideak. Abel Enbeitiak izango du txapela irabazlearen buruan jartzeko ohorea. Enbeitiaren baserrian egin zen txapelketaren aurkezpena, haren baserrira ere gerturatu ziren dela 30 urte hainbat gazte betsotan hasi nahi zutela esanez. 30 urtean izugarri aldatu da Arabako bertso-panormara.
Futbolaren gainbeherakoak
Manex Altuna kazetariak Izarren Liga edota Kluben egoera ekonomikoak azpimarratuz, futbolaren gainbeherakoak aipatu ditu.
Zenbat emakumeren berri izan duzu historia liburuetan? Nahi baino gutxiago….
Tamalez, historia liburuetan tarte gutxi egiten zaio emakumeari. Gutxi ikertu da emakumeen inguruan, eta gutxi idatzi. Baina, noski, gure historian garrantzitsuak izan diren emakumeak badaude, erabakigarriak izan direnak. Gaur, Amaia Nausia historialariarekin hitz egin dugu, Besteak beste, Joana III albretekoa, Elvira Zipritia eta Dolores Ibarruri nortzuk ziren, eta zergatik izan diren garrantzitsuak kontatu digu.
Chavez ehorzketak eta munduan sorturiko jarrera ezberdinak
Gabirel Ezkurdiak Chavezen heriotza eta ehorzketen harrira sortu diren jarrera ezberdinak aztertu ditu, mendebaldeko agintari eta prentsa ofizialek azaldu duten hipokrisia azpimaratuz.
Korrika, presoak eta Chavez
Xarlo Etxezaharretak ,Korrika, presoak eta Chavez hiru gai ezberdinen horien ingurko gogoeta luzatu du.
Klasikoak
Maite Idirinen musika klasikoaren saioa