Olasagasti eta Mindegiaren arteko apustuko aizkorakadak, JFKren diskurtso zati bat, Maceo Parker, Eric B & Rakim eta Prince Busterren kantutik ateratako zatitxoekin Negu Gorriakek egindako sampleak zein kantutan erabili zituzten azaldu dizkigute detaile guztiekin Arkaitz Sagastik eta Urko Rodriguezek NG Samples 16. Roundean.
Behar bereziak dituzten haurren sostengu, Pausoka Elkartea
Behar bereziak dituzten gurasoen elkartea da Pausoka. Umeen beharrak asetu eta beraien bizi kalitatea hobetzea dute xede. Erakundeek finantzatzen ez dizkieten terapia ezberdinak eta erreabilitazio saioak bermatzen ditu elkarteak Amaia Irazustak jakinarazi duenez. Behar horiek asetzeaz gain, familiekin informazioa eta profesionalen arreta trukatzen dute. Halaber, jendartearen sentsibilizazioa dute xede, haur hauen integrazioa sustatze aldera.
‘Zubiak Batu’ eta elkartasuna adierazteko Kilometroak jaia igandean
Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia, Kilometroak, izango da igandean Urretxu eta Zumarragan. Bertako ikastolako lehendakari Argiñe Artolazabalek esan digunez, erronka handiak dituzte, izan maila pedagogikoko aldaketei erantzuteko edota bestelakoei erantzuteko. Lau gune izango ditu eta adin guztietarako egitaraua ia sei kilometroko ibilbidean.
‘Supernova’ eztandarekin ETXEren disko berria kalean da
Estudioko seigarren lana kaleratu du Iñaki Etxezarraga ‘Etxe’k: ‘Supernova’. Aurreko lanekin alderatuta, oraingoan dena berak etxean konposatu eta Jagoba Ormaetxea ekoizlariaren esku jarri da. Talde formatuan, pop eta rockaren bidea hartu du ‘Etxe’k eta diskoa aurkezteari ekingo dio.
Udazkeneko emaria gorabeheratsua ari da izaten Lierni Elortzak kontatu digunez
Aho batez entzuten da aurtengoa ez dela sagar urtea. Gaztaina, aldiz, oso ale ederrekoa ikusten da. Ez dirudi intxaur urte ona izango denik. Bestela, barazkietan oraindik ere eskaintza handia da udakoetan. Leka freskoa ugari dago oraindik, baina «horrelako freskurarekin laster geldituko da». Aldiz, geroz eta brokoli, bruselaza edo kale aza gehiago ikusten da.
Adimen artifizialaren arautze etikoa konplexua zein beharrezkoa
Uxune Martinez, Zientzia Kaierako lagunak, adimen artifizialaren bueltan sortu den eztabaida aipatu digu. Gure inguruan ditugun gailu elektronikoek iada erabiltzen dute adimen artifiziala. Etorkizunean are gehiago egongo da presente. Erabiltzaileak eta enpresak bere esku ari dira uzten gauza asko, baina iritsiko da momentu bat egiten diren akatsek erantzuleak beharko dituztena. Arautze etikoaren eztabaida zabalik dago.
KM 0 produktuek osasunean dituzten onurak, Nerea Segura nutrizionistaren prismatik
Bertako eta sasoiko produktuek, KM0 filosofiaren baitakoek, gure osasunean duten onura nabarmendu du Nerea Segura nutrizionistak. Elikagai hauek propietate osoagoak dituztela argitu digu Segurak, eta beraz, gure gorputzarentzat hobeak direla. Osasunaren aldetik ez ezik, ekonomikoki eta ingurugiroari begira alde onak besterik ez dizkie ikusten KM0 produktuei.
Igarki Robles: “Sententziak agerian uzten du Audientzia Nazionala disidentzia politikoa jazartzeko tresna dela”
Segiko kide izatea leporatuta, Auzitegi Nazionalak auzipetu zituen zazpi gazteren kontrako atxiloketa eta espetxeratzea legez kontrakoa izan zen. Horixe ebatzi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Hori dela eta, Gakoa saioan, ilegalki espetxeratu zuten gazte horietako batekin hitz egin dugu; Igarki Robles gasteiztarrarekin, hain zuzen.
Fermin Muguruza: «Apur dezagun katea, kanta dezagun batera izan daiteke ‘Black is Beltza’-ren aldarrietako bat»
Zinemiraren klausurako filmea izango da Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’ animaziozko filmea. Ostiralean estreinatuko da Kursaalean eta artistak berak esan digunez, festa bat izango da. Gertaera historikoak fikzioarekin nahasita, 1965eko urrian Iruñeko sanferminetako erraldoien konpartsak New Yorken desfilatzerakoan erraldoi beltzen parte hartzea debekatu zutenekoa du abiapuntu.
Min fisikoarekin medikuarengana jotzen dugun bezala, zauri emozionalekin zer?
Gure bizitzan zehar zauri emozional asko izan ditzazkegu: trauma batek eraginda, heriotzek, antsietateak, estresak… ez baditugu behar bezala landu edo sendatzen, okerrera egin dezakete. Zaindu eta behar bada laguntza eskatzea beharrezkoa da. Lo gaizki egitea, gaizki sentitzea eta bestelako sentsazioak datozenean, atzean sendatu gabeko zauri bat egon liteke. Ez lantzeak gaixotasunak ere ekar ditzazke. Aingeru Oiartzabal psikologoarekin estreinatu dugun tartean, zauri emozionalak landu ditugu.