“Denak ezberdinak gara eta eskerrak. Bizipoza lehentasuna!”

Derion Bizipozaren jaia antolatu du igande honetarako Bizipoza elkarteak. 30 bat elkartek osatzen dute Bizipoza. Izenak dioen bezala, bizipozarekin, elkartasunarekin, auzolanarekin eta euskararekin lotuta dago elkartea eta jaia bera. “Munduak guztiontzat behar duelako izan, hori bai, bizipoza lehentasuna!” Leire Elizegi Bizipoza elkarteko kudeatzailea, Ivan Uzkiano Pausoka elkarteko laguna eta Gure Señeak elkarteko Luisma Landaluzek festaren eta elkartearen gaineko xehetasunak eman dizkigute.

LUMA donostiarren Rock ‘n’ Roll proiekzioduna

Le Bukowskiko Axier Aizpuruak Luma donostiarren doinuak ekarri dizkigu: Xabi gitarra eta ahotsean eta Adrian baterian. Aizpuruaren esanetan, proiekzioa eduki dezakeen bikote gaztea da Luma. Zuzeneko geroz eta indartsuagoa dute donostiarrek. “Euren bigarren lanean hobekuntza nabari da, eta perla bat baino gehiago du” Le Bukowskiko kidearen esanetan.

Mikel Otero (suhiltzailea): “Oso eskertuta itzuli naiz kataluniarren erakustaldi izugarriarekin”

Santa Colomako institutuan egon zen Mikel Otero igandean. Eguna oso pozik eta alai iragan zela esan digu, “betirako gogoan” izango duen esperientzia. Euren egitekoa herritarrei segurtasuna ematea zen. “Lehen lerroan jarri ginen eta agian merezi genuena baino esker oneko hitz gehiago izan genituen. Eskerrak guk eurei eman behar dizkiegu, erakutsitako berotasunagatik” adierazi du.

“Wahabismoa musulmanen artean korronte txikia izan arren, Saudi Arabiaren bitartez zabaldu da munduan zehar”

Azken astean askotan aipatu eta entzun ditugun hitzak dira Wahabismoa, Salafismoa, Yihada, eta tankerakoak. Kataluniako erasoak gertatu eta astebetera, horri buruz Txente Rekondo, nazioarteko gaietan adituarekin hitz egin dugu gaur goizean karelean saioan. Estatu Islamikoaren finantzaketaz edota izandako bilakaeraz jardun du Rekondok.

“Asko dugu ikasteko Italiako borroka sozialetaz”

Italian Askapenako brigadetan izan zen Onintza Valverde. Kontatu digunez, borroka sozialetaz asko dugu ikasteko Euskal Herrian. AHTaren kontrako borroka iraunkorra, etxebizitzarena, marginazioaren kontrakoa edota emakumeena ezagutu dituzte besteak beste.

Igandean dohainik ikusi ahalko da EHko VII. Emakumezkoen Kopako finala

Zazpigarren edizioa du aurten Kopa honek. Athletic eta Erreala aurrez aurre izango dira igandean eguerdiko 12etatik aurrera Elgoibarko futbol zelaian. Kike Zurutuza Euskal Herria Kirolako kideak eman dizkigu txapelketaren xehetasunak, eta berau antolatzeko arrazoiak.

Ez dago herri musikarik aldatzen ez denik

Oiartzungo Juan Mari Beltranekin aritu gara herri musikaren inguruan. Pasioa da berea, txalaparta, alboka, dultzaina eta txistua jotzen ditu. Zer eta 30 mila urte dituen txirula baten erreplika ere jo du guretzako.

Turismo masifikazioak dakartzan aldaketak Donostiako Koldo Mitxelenan

Azken aldian turismoaren ereduari buruzko eztabaida dago kalean. Horren karietara, bidaiaren masifikazioak eragindako gizarte eta hiri aldaketa irudikatzen ditu Donostiako Koldo Mitxelenan dagoen ‘Turismoak’ izeneko erakusketak. Maite Bidartek Itziar Gutierrezen gidaritzapean eman digu erakusketaren berri.

“Okupazioa gordintzean, emakumeen kontrako jazarpena handitzen da Palestinan”

Askapenako Brigada Feminista Palestinan izan zen uztailaren hasieran. Maddi Gallastegik kontatu digunez, “ikuspuntu feministatik hango egoeraren berri izateko” elkartu ziren eragile ezberdinekin. Borroka bikoitza dute, jendarte tradizionalean balore feministak sustatzearena. Egunerokoan palestinarrek aurre egin behar dieten une latzei buruz jardun dugu Gallastegirekin.

Emmanuel Macronen lan erreforma berria aztergai Eguzki Urteagarekin

Hamabostean behin egiten dugun gisara, frantses Estatuko aktualitate politikoa aztertu dugu gaur, “Beti izango dugu paris” tartean, Eguzki Urteagarekin.