Talaiosekoak Hego Koreako ekonomia sozial eta eraldatzailearen topaketetan

Amaia Oleaga, teknologia libreetan, tresnen garapenean, formakuntzan eta ahalduntzen jarduten duen Talaios kooperatibako kidea Hego Korean egon berri da. Topaketotan nazioarteko 100 bat lagunekin batera jorratu dituzten gaien berri ekarri digu. Bestetik, Talaiosetik haratago ere Olatukoopen dituzten erronkak aipatu dizkigu.

‘Sexualitatearen Koloreak’ gida, aniztasuna lantzeko tresna

‘Sexualitatearen Koloreak’ izeneko gida aurkeztu berri du Euskaldiko Gazteriaren Kontseiluak. EGKko presidente Maialen Olabek esan digunez, hezkuntzan aniztasunaren balorea zeharka txeratzeko oinarriak eskaintzen ditu gida honek. Hezitzaileentzat baliogarri izan nahi du, gazteekin egunerokoan aniztasuna lantzeko tresna.

Kulturartekotasuna Atlantikaldia jaialdian

Bihartik igandera arte Errenterian Atlantikoak lortzen dituen herrien topaleku izango da. Eszena eta kultura ezberdinak batuko dira adierazpen artistiko ezberdineik. 70 ekitalditik gora antolatu dituzte Atlantikaldian. Musikak du pisu nabarmena, bertako eta nazioarteko artista ezagunak egongo baitira. Baina Laura Landa Atlantikaldiako zuzendariak eta Jon Maya Kukai dantza taldekoak nabarmendu digutenez, kulturartekotasuna gastronomia, erakusketa, tailer eta dantza emanaldiekin loratuko da.

Botere dominazioa borrokatu, berdintasuna erdiesteko

“Emakumeok gizonezkoen dominazioarekin amaitzeko hautua indartu behar dugu” ideia hori nabarmendu dute Ixabel Etxeberriak eta Marisa Barrenak gaurko tertulian. Uztaritzeko hilketa matxistak emakumeen aurkako oldarraldirik gogorrena erakusten duela azpimarratuz, biek ala biek bat egin dute indarkeria matxistari arlo guztietan egin behar zaiola aurre: izan etxean, eskolan, lanean…

“Garrantzitsua da euskara presente egotea aintzat har gaitzaten”

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak lehen aldiz WikiLoveMonuments lehiaketaren antolaketan hartu du parte. Euren helburua gurean ondare diren eraikin eta monumentuen argazki libreak eskuratzea da, argazki lehiaketa bidez eta sariak potoloak dira. Galder Gonzalez elkarte honetako kideak nabarmendu duenez, “proiektua auzolana eta jakintza askean” oinarritzen da.

Donostiako Zinemaldiko gako nagusiak

Maialen Goñi zinea.eus-eko lagunak ostiralean hasiko den jaialdiko sekzio ezberdinak aipatu dizkigu. Hiru Donostia Sari banatuko dira aurten. Sail ofizialean Handia eta Morireuskal filmak lehiatuko dira. Bestalde euskal zinearen Zinemira atalean bost film ikusi ahal izango dira, eta Kimuakatalean beste zazpi. Askoz gehiago ere kontatu digu Goñik.

“Errusiak badu zerbait erakargarria, hitzez azaltzea ezinezko zaidana”

Mikel Etxeberria bidaiaria aurten Siberiako Novozibirsk hirian izan da. Errusiera klaseak hartu eta hango familia baten etxean. Eurei buruz ditugun “topikoak” ez direla benetakoak azaldu digu. Novozibirsk hiritik Altai mendilerrora joan zen ondoren bizikletan, baina hori hurrengo atalean azalduko digu Etxeberriak.

Olatukoopen erronkak lanurte berrian

Olatukoopekin, ekonomia sozial eta eraldatzailearekin egiten dugun tartean lanurte berrian dituzte erronken berri eman digu Mikel Valerok. Proiektu berriak martxan jartzea dute asmoa, baina barne eztabaidari ekingo diote jauzi kualitatiboa emateko antolaketan. Koopfabrika programa ere izango da aurten ekintzailetza eta irizpide kooperatiboa sustatze aldera. Mutualismoari ere eutsiko diote lanurte berrian.

Usurbil antzerki transgresiboaren topaleku

Gaurtik larunbata bitartean Jauzi! antzerki egunak izango dira Usurbilen. Transgresioa dute ardatz aurten. Baina antzerkiaz haratago, hitzaldi eta tailer ezberdinak antolatu dituzte. Muxurbileko Ixabel Agirresarobek eta Euskal Herriko Antzerki Zaleen Elkarteko Eñaut Gantxegik eman dizkigute azalpenak.

Ezagutzen duzue urtzen ez den izozkirik? Bada, Mirarik bai!

Astorroxaren tartera batu zaitu Mirari Martiarena. Helatuez, izozkiez, mantekauez aritu zaigu. Izan daitezke kukurutxoan, makiltxoarekin edota ontzitxoan. Martiarenaren aburuz, izozkia jateko moduak pertsona nolakoa den azaleratzen omen du.