Zaporeak proiektuaren aldeko lehen ekimen herrikoia egingo dute larunabtean Bilboko Areatzan. Oraitz Garciak esan digunez, 13etan paella pintxoak banatuko dituzte animazio ezberdinez lagunduta. 2016 hasieran Greziako Chios uhartean sukalde bat jarri eta 500 mila otordutik gora eman zieten errefuxiatuei bolondresek. Orain Greziako errefuxiatu zelaietara elikagaiak eta materiala bidaltzen ari dira.
“Euskal Herri antolatu eta batu baterantz abia gaitezen”
Udalbiltzako 100 hautetsi Katalunian izan ziren galdeketa egunean nazioarteko gonbidatu gisa. Luis Intxauspe presidenteak esperientzia “oso aberasgarri eta eredugarria” izan dela esan digu, “bai alde politikoan zein humanoan”. “Estatuaren inposizioaren aurrean kataluniarrak oso antolatuta, batuta eta konprometituta” ikusi ditu.. Intxauspek euskal gobernuetako kideei, alderdiei, kolore guztietako herritarrei eta hautetsiei dei egin die Euskal Herriak “bere bide propioa abiatzeko” antola daitezen.
Agian Otis Reddingen eraginagatik du hitz-jarioa F.Muguruzak!
Negu Gorriak taldearen Sampleen ikerketan hamaikagarren atala egin dute Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastik. Primizia ere eman digute, Kaki Arkarazorekin izan dira eta hainbat sampleren berri eman die, beraz badugu NG Samples luzerako, ze poza!
Oihana Iguaran “Harritu nintzen garailea ni nintzela esan zutenean, besteak ere oso goitik aritu zirelako”
Oihana Iguaran gailendu zen Leitzako kanporaketan. 714 puntu erdietsita Durangoko saiorako sailkatu da. Pozik mintzatu zaigu igandean egindako saioarekin, betez ere Agin Laburu eta Iñaki Apalategi oso goitik aritu zirela uste duelako. Lan guztietan zerbait esatea zuen helburu Iguaranek.
TaPuntu kooperatibaren Puntu Soziala egitasmoa.
Olatukoopen parte den TaPuntuk urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen du, hau saritu eta sarean duen presentzia indatzeko asmotan. Puntu Soziala egitasmoko saria elkarte edo enpresa batek lor dezakeela nabarmendu du TaPuntuko Mikel Olaiz Garmendiak. Proiektuak irabazlean urtebeteko aholkularitza jasoko du.
Zenbat eta errepresio gehiago, orduan eta gehiago mobilizatzeko prest
Ikasleek protagonismo handia hartu dute Urriaren 1eko erreferendumerako azken txanpan. Universitat plazan dagoen Bartzelonako Unibertsitatearen eraikina okupatuta dute joan den astetik. Bertan izan ginen atzo, eta ikasleek ziurtatu zigutenez, zenbat eta errepresio gehiago, orduan eta gehiago mobilizatzeko prest daude.
Paul Bilbao: “Osakidetzako euskara politikak eraginkortzen ez badira, hizkuntz eskubide urraketa betikotuko da”
Kontseiluak, UEMAk, Behatokiak eta OEEk Osakidetzaren euskararen erabilera normalizatzeko II.Planaren balorazioa egin dute. 2013 eta 2019 urteetarako planak ibilbidearen erdia egin du. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak ohartarazi duenez, “plana betetzetik urrun” dago eta beraz plana eraginkor egiteko neurri zuzentzaileak proposatu dituzte.
Dolox komunen deskubrimentuan buru-belarri
Dolores Mujika “Dolox” udan deskubritu duenaren berri ematera etorri zaigu. Karmenekin batera taberna komunetara sartzeko ilaran zegoela mutilenean sartzea bururatu zitzaien, eta hara! Ze deskubrimentua! Esperientzia horren ondoren parrandara joan diren leku guztietako komunetan sartzen aritu da.
Telmo Esnal (Dantza): “Zailena finantziazioa ari da izaten”
Euskal dantzak sinbolo eta metafora hartuta, sormenezko film libre bat osatu nahi izan du Esnalek, bizitzaren zikloaren istorioa eta gizakiaren garapena erakutsiz. Proiektu hau Glocal in progress izeneko atalean dago Zinemaldian. Oraindik postprodukzio fasean dauden filmak dira, eta ekoizle, banatzaile, eta profesional ezberdinen aurrean aurkeztuko dute. Datorren urterako nahiko luke amaituta izan, baina hori “denborak” esango du.
Aitor Arregi (Handia): “Handia egiterakoan dena eman dugu”
Aitor Arregi, Handia filmeko zuzendarietako bat saio berezian izan dugu. Pozik daude emaitzarekin, baina aitortu du ezinezkoa dela guztiei gustatzea, hori seinale ona ere ez litzatekeelako. Lantaldeak “duen guztia eman du” Arregiren esanetan. Bi anaien “erlazio sinesgarria” egitea izan da erronkarik handiena zuzendariarentzat. Erpin ezberdinetako istoria kontatzea izan dute xede, biak oso ezberdinak, bata kontserbadorea eta bestea mundua ezagutzeko desiotan.Loreaken aurrekontua hirukoizten du, baina hori ere “erlatiboa” da. “Hau bertze herrialde baten aurrekontu hirkoitza litzateke” gehitu du.