Hamarkadak dira Oñatik energia produzitu eta kudeatu eta banatzen duela. Herriko etxebizitza guztiak hornitzeko gai dira, alde domestikotik «energetikoki burujabe» dela esan daiteke Mikel Biain alkatearen esanetan. ‘Oñargi’ izeneko entitate publikoak kudeatuz energia, herritarrei gertuko zerbitzu bat ematen dietela defendatu du. Herrian martxan dituzten proiektuez mintzatu da Biain.
Eguraldiak gure animoan eragin zuzena duela frogatu dute ikerlariek
Sare sozialetan zabaldutako milioika mezu aztertuta, ondorio garbia atera dute ikertzaileek: eguraldiak eragina dauka gizakien gogo-aldartean. Hala kontatu digu Uxune Martinezek, Zintzia Kaierako lagunak. Eguzkiak eta epeltasunak mezu positiboak zabaltzera garamatzate. Eguraldi txarrarekin zein bero handiarekin, mezu negatiboak zabaltzen ditugu.
Errauskailua «oraindik gelditu daitekeela eta gelditu behar dela» aldarrikatuko dute Donostian
‘Erraustegia gelditu’ lemapean manifestazioa deitu dute eragile ezberdinek biharko Gipuzkoako hiriburuan, tartean Gurasosek. Joxe Mari Izeta eledunak «oraindik erraustegia geratu daitekeela» aldarrikatu du. Hitzartu ekimenaren baitan, datuen azterketa kaleratu berri du Gurasosek. «%110eko gaindimentsionamendua du Zubietako errauskailuak eta honen 1.000 milioi euroko gastua 35 urtetan ordainduko dugu gipuzkoarrok hondakinen tasen bidez» salatu du. Eragile bakoitzak bere arrazoiekin, baina «batasun handia» lortu dute biharko protestarako.
Zeri kantatzen diogu euskaldunok? erantzun ezberdinen xerkan ‘Hitzen ahairea’ saiakeran Gotzon Barandiaran
‘Hitzen ahairea’ Gotzon Barandiaranek Susa Argitaletxearekin kaleratu duen saiakeraren izenburua duzue. Liburu honetan, idazleen eta musikarien artean sortutako kantugintzari buruzko gogoetak irakur daitezke. Galderak pausatu eta horien erantzunak bilatzeko idazle eta musikariek egin dituzten sormenetara jo du larrabetzuarrak. Zein lotura du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Diskurtsoan zein eragin du? zeri kantatu diogu azken hamarkadetan? genero ikuspegiak dakar iraultza? «Nitasunetik kantatzeaz gain, inguruan denari abesteari» jarri dio garrantzia Barandiaranek.
Eskenatokietan, euren «habitat naturalean», ari da aurkezten ‘Nortasuna’ diskoa Kaleko Urdangak taldea
Kaleko Urdangak taldearen azken LPa eta diskoa aurkeztu digute Ekaitz eta Aniotz ‘biru’ taldekideek. Hamar kantuz osatutako diskoa osatu dute eta Info7 Irratiko mikrofonoetara itzuli dira, ‘Kaleko Mobida’ irratsaioa egiten baizuten gurean. Indartsu, kazkamotzen kulturaren baitan punk oi! energikoa eginaz ikusiko ditugu oholtza gainean.
Hego haizeak berarekin ekarri ditu udazkeneko produktuak
Eguraldiak lagunduta eta produktu berri askorekin egin da urriko hirugarren feria; arto opila, Nafarroako orburua, intxaurra, tripaki onddoa eto piper horia dira aipatzekoak. Garaiaren beste markatako bat izaten da ehiza. Hilaren 12an ireki zela usoak ehizatu ahal izateko baimen epea eta, atzo ja Lasaren postuan ehun bat uso salgai ziren.
Bea Martxueta: «51 mila baiezko babes sozialeko sistema indartzeari, 51 mila ezezko probeziari»
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako Herri-Ekimen Legegilea (HEL) babesten duten 51.000 sinadura aurkeztu dituzte Gasteizko Legebiltzarrean. Bi lege eguneratzea proposatu dute. Alde batetik, 18/2008 diru sarrerak bermatzeko eta bazterketaren aurkako legea. Bestetik, 3/2015 Etxebizitza Legea. Aldaketa horien bidez gizarte babesaren sarea handitzea eta hobetzea defendatu nahi dute Bea Martxueta LABeko ordezkariak esan duenez.
Nekane Balluerka (EHUko errektorea): «EHU euskal jendartearen DNAn dago»
Ikasturtea martxan dute EHUn eta gaur Nekane Balluerka errektorearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Uztailean plan estrategikoa onartu zuten eta horren bidez munduko unibertsitate onenen artean jarri nahi dute EHU. Enpleguaren kalitatea hobetu, nazioartekotzea, euskalduntzea, berdintasunaren aldeko politikak, ikerkuntza sustatu… gauza askoren gainean jardun dugu EHUko errektorearekin.
Lezo Urreiztieta, kontrabandista eta ekintzaile abertzalea
Lezo Urreiztieta herriarekin konprometitutako pertsona izan zela esan dezakegu. Bere bizitza osoan zehar, sinestezinak diren istorioak bizitu zituen Urreiztietak. Joseba Aurkenerenak bazuen bere berri. Ordea, bere alaba Miren Urreiztieta ezagutu eta bere aitari buruz Martin Ugaldek idatzitako liburuaren kopia bat eman zion. Lezoren bizitzaren pasarte batzuk ekarri ditu Aurkenerenak.
Nazioarteko artistekin inprobisatzaileen bira
Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak geltoki ezberdinak izango ditu igandera bitartean Euskal Herrian. Kubako Tomasita Quiala repentistak eta Araceli Argüello Argentinako payadoreak alboan izango dituzte bertako bertsolariak. Atzo Iruñean hasi zen eta harrera bikaina izan zuen ekimenak, Laura Alberdi Mintzolako kide eta antolatzaileetako batek iradoki digunez.