Bakearen artisauek lanean jarraitzen dute. Apirilaren 8an ETAren desarmea lortu ostean, Abenduaren 9rako ekintza handi bat ari dira prestatzen Frantziaren bihotzean, Parisen. Helburua Frantziak espetxe politika aldatzea da, horrek Espainia mugiarazteko baldintzak sor ditzakeela sinetsita. Txetx Etxeberri eta Anais Funosas bakearen artisauek Kale Gorrianen nabarmendu dute posible dela Frantzia mugiaraztea, baldintzak onak direla, hori bai, mobilizazioaren eta indar harremanen garrantzia nabarmendu dute.
Bortizkeria politikoaren eta polizialaren jardunaldiak Baionako gaztetxean
Baionako Zizpa Gaztetxean indarkeria poliziala eta bortizkeria politikoaren jardunaldiak ari dira egiten. Hori oinarri, indarkeria polizialak eta gatazkaren ondorioek Ipar Euskal Herrian izan duten eta egun duten sozializazioaz mintzatu dira tertulian Idoia Eraso eta Ihintza Arrieta kazetariak. Bestetik, Hendaiako topo geltokia handitzeko iragarri dituzten lanak aitzakiatzat hartuz, hiru euskal lurralde hauetan garraio publikoak dituen erabateko gabeziez hitz egin digute bi kazetariek.
Geldirik ezin egon eta HIRI GALDUAK proiektuari ekin dio Josu Calvok.
Iadanik kontzertu batzuk eman ditu Josu Calvok modu akustikoan Hiri Galduakekin. Hi Exekutiboko kidea da proiektuaren arima eta gorputza. Zortzi kantuz osatutako Paititi dizkoa kaleratu du. Bakarka eta akustikoan diharduen arren, ez du baztertzen proiektua garatu eta musikariak batzea.
[TERTULIA] ETAren jardun armatuaren amaieraren ondoren emandako aurrerapausuak eta falta dena aztergai
Sei urte bete ziren atzo Aieteko Konferentzia egin zenetik, eta ostiralean beteko da seigarren urteurrena ETAk bere jardun armatua behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik. Mikel Jauregi eta Zigor Etxeburuak aztertu dituzte urte hauetan eragileen artean sortu diren konfiantza markoak, edota alde baten blokeoaren eraginez dagoen etsipen sentsazioaren aurrean egin daitekeena. Bestetik, Kataluniako azken orduetako gertaeren gainean hausnartu dute Etxeburuak eta Jauregik.
Maite Barreña: “Bitartekoak ipiniz posible da praktika feministak txertatzea sindikalgintzan”
Eskola Feminitaren proiektua martxan du LAB sindikatuak. Emagin zentruak kudeatuko du trebakuntza. Maite Barreña, Arrasateko berdintasun teknikaria, ari da koordinatzen proiektua. Sindikatuko “emakumeen ahalduntzea indartu eta gizonezkoak feminismoz bustitzea” dute asmoa. Hori kontuan hartuta ekintza sindikala egiteko xedea dute LABen, ez soilik lan merkatuan dauden langileen beharretan zentratuta. LABeko liberatu, delegatu eta afiliatuei formakuntza saioak eta mintegiak eskainiko dizkiete.
“Booktegik euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea du helburu”
Euskarazko kalitatezko liburuak doaan deskargatu eta gailu elektronikoetan irakurtzeko aukera ematen du Booktegi.eus atariak. Sei hilabete dira martxan jarri zenetik. 60 bat liburu daude eskuragarri eta astero bat igotzen dute. Guzti honen sustatzailea da Aritz Branton filologo eta itzultzailea. Zazpi mila bat erabiltzaile eta zortzi mila bat deskarga izan direla eta sei hilabete hauetan, oso pozik mintzatu zaigu Branton.
Guggenheim aurrean, prekarietatea salatzen eta kantatzen
20 urte bete ditu Bilboko Guggenheim museoak, eta iaz 18 hezitzaile kaleratu zituzten beraien lan baldintzen aldeko greba egin ostean. Larunbatean, kaleratutako langileek eta LABek deituteko kontzentrazioan Guggenheim museoak sustatu duen prekarietatea salatu zuten museo aurrean. Bertan Zazkel taldeak Titaniozko sudurrak -Guggenheimeko gatazkari buruzko kantua- eta beste abesti batzuk eskeini zituen. Kalegorrian Zazkel taldeko kideak eta kanporatutako langileak jarri ditugu gertaerak gogoratzen.
Jatetxeetako bezeroen ikerketa soziologikoa
Urteetan pilatutako esperientzia oinarri, Mirari Martiarenak jatetxeetako bezeroen inguruan mintzatu da Astorroxan. Badira jatetxera ume askorekin joaten diren familiak, mahai inguru luzeak egiten dituztenak, bejetarianoak, mila buelta eginarazten dizkizun bezeroak, propina eskasa uzten dutenak, zerbitzaria euren esklaboa dela uste dutenak edota txisteak kontatzeko eskatzen dizkizutenak.
Miren Amuriza “Bakarkakoan disfrutatu egin nuen”
Miren Amuriza 700,5 punturekin gailendu zen larunbatean Zallako kanporaketan. Finalerdietarako zuzeneko sailkapena lortu du berriztarrak. “Sentsazio onak” ditu larunbatean eginiko saioaz, “behetik gora” egin zuela uste du. “Burbuila batean” egongo balitz bezala, “oso kontzentratuta” egon zen Amuriza. Oholtzan eta sailkapenean emakume bertsolariak erakusten ari diren maila eta presentzia goraipatu ditu.
Egun osoko jaia larunbatean Orion Stand Up Paddle euskal zirkuituko froga aitzaki hartuta
Gipuzkoako surf federazioko presidente Maialen Saezek larunbatean Orion Stand Up Paddleko Gipuzkoako txapelketaren berri eman digu. Gipuzkoako txapelketa ez ezik, Euskal Herriko zirkuituko froga izango da. SUP federazioan sartu dute ikusita zenbat herritar dabiltzan. Horretaz gain, surf egokitua, bertsolariak, SUP aizkolari, skatea, zinea eta kontzertuak izango dira egun osoan zehar Orion.