Beñat Gaztelumendi: “Gogoa dut Maulen erakutsi ez nuena Amurrion erakusteko”

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliko Maule-Lextarreko saioan Beñat Gaztelumendi gailendu zen 694,5 punturekin. “Saio urduria” izan zela aitortu digu, kosta zitzaiola bere burua aurkitzea, baina zortziko txikitik aurrera “gustora eta seguru” aritu zen. “Brilloa faltatu zitzaidan” esan du. Txapelketa honetan finalaurrekoetan sartu da lehian Gaztelumendi, eta hori nabaritu du. “Amorratzen” dago Amurrion kantatzeko.

Ainhoa Tolosa kayak surfeko munduko txapeldun

Ipar Irlandako Portrush herrian egin zen Kayak Surfeko munduko txapelketan urrezko domina lortu du Ainhoa Tolosak emakumeen kategorian. Juniorretan berriz, Hodei Crujeirasek. Baina lorpena haratago doa, Euskal Selekzioak irabazi baitu munduko Kayak Surf txapelketa beste edizio batez. 16 txandatatik zortzitan irabazi zuten euskaldunek. Oso pozik hitz egin digu Ainhoa Tolosak, eta iadanik Perun 2019an izango den mundialean jarria dute helburua.

Pirinioetako glaziarrak, gainbehera etengabean

Pirinioetako glaziarrek 243 ha-ko azalera hartzen dute gaur egun, 1850ean baino % 88 gutxiago. Emaitza hori eman dute, Pirineos aldizkarian argitaratu duten lan batean. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko Ibai Rico, eta Magallanes Unibertsitatko Eñaut Izagirre glaziologoek sinatu dute lan hori.

Udazkeneko Munduko Poesia Kaierak: Nakahara, de Castro eta Heaney

Susa argitaletxearen eskutik, Munduko Poesia Kaierak berria kaleratu da. Dagoeneko 24 idazle ekarri dituzte euskarara, 2014ko udaberrian martxan jarri zenetik. Udaberrian 25. Kaiera kaleratuko dute eta berezia izango dela aurreratu digu Beñat Sarasola zuzendariak. Chuya Nakahararen antologia itzuli du Hiromi Toshidak, Rosalia de Castrorena Koldo Izagirrek eta Seamus Heaneyrena Xabi Bordak. Bidenabar, Sautrela saioaren amaierari buruz galdegin diogu Sarasolari.

Altai mendilerroa, Alpeak errusiarrentzat

Siberiako Novosibirsk hiritik Altai mendilerrora joan zen Mikel Etxeberria bidaiaria. Pedalkadaz pedalkada inguruko eskualdeetan barrena ibili zen luhusoarra. Paraje zinez ederrak direla kontatu digu, hango gastronomia eta kultura aipatzeaz gain.

Nafarroak “behar duen trenari buruzko eztabaida soziala zabaldu eta AHT geldiarazteko” dinamika martxan da

Espainiako Sustapen Ministeritzak Alesbes eta Erriberri arteko AHT egiteko lurren desjabetzeen izapideak abian jarri ditu. Hori “inposaketa” dela uste dute bat egin duten eragile sozial, sindikal eta politikoetako ordezkariek. Ekimen honen kontra egiteaz gain, lurraldeak “behar lukeen trenari buruzko eztabaida soziala” jarriko dute abian. Horren abiapuntu azaroaren 11ean Iruñean egingo duten manifestazioa izango da Julio Villanuevak esan digunez.

Olatukoop hazten ari den heinean, egitura berriak erronka berriei aurre egiteko

Lakari kooperatibako Leire Udabek Olatukoopek lanurten dituen erronken berri eman du. Olatukoop hazten ari den gisan, egituraketa berria antolatu dute batzorde ezberdinak sortuz. Bestetik, Lakari denda bat baino gehiago dela esan digu Udabek. Elikadura eta kontsumo jasangarria sustatzen dute ekimen ezberdinekin.

PELAXen ‘Talka egiten du didaktika’ diskoa

Unai Pelayo PELAX taldeko esentziak zortzi kantuz osatutako diska berria aurkeztu digu. Iñigo Irazokiren Atala estudioan grabatutako diskoan alboan izan ditu Cowboy Orchestra Saioak diskoko musikariak. Proiektu ezberdinetan dabil, tartean Pelax&Telmo Trenor lanarekin.

Rohingya etniako exodoa argazkitan

Gari Garaialde BostokPhotoko lagunak Myanmarretik Bangladeshera Rohingya etniako herritarren ihesaldia ekarri du Asteko Argazkia atalera. Kataluniak itzala egin arren, krisi humanitarioa aipatu du NBEk. Horrelakoetan askotan geratzen den bezala, gaia agertzen da nazioarteko hedabideetako sailetan, baina ondoren desagertu egiten dira.

Norberaren konpromisotik euskara lau haizetara

Oarsoaldeko euskarazko Oarsoarrak komunitateak “bat eta bat ez gara bi” kanpaina abiatu du. Bakoitzak bere esparrutik eta bere neurrira euskararen alde eragiteko konpromisoa hartu dute eskualde horretako herritarrek. Joxe Luix Agirretxe, Oarsoaldeko Garapen Agentziako Euskara Saileko arduradunak, eman dizkigu xehetasunak. Ekimen honek komunitatera atxikimendua ematen duen norbanako bakoitzak beste bat erakartzea du asmoa.