Kaixo denoi! Google-ek kaleratu duen plataforma berria aztertuko dugu gaur, izan ere, Poly deituriko 3D objektuen liburutegi berria, errealitate birtuala eta areagotua teknologietara begira sortutako proiektua Blocks eta Tilt Brush programen ondoren.
Eskoletako desorekei eta mikromatxismoei aurre egiteko Unitate Didaktikoa
‘Eskola, erasorik gabeko espazioa’ izeneko Unitate Didaktikoa kaleratu du STEILAS sindikatuak. Nagore Iturrioz, sindikatuko Emakume Idazkaritzako kidearen esanetan, hezkuntza zentroetan ere indarkeria matxista existitzen da, “jendartearen ispilu” direlako. Zentzu horretan, jarrera diskriminatorioak minimizatzen dituztela helduek ohartarazi du Iturriozek. Eskola-komunitatea espazio barne hartzailea bilakatu eta guztientzat seguru bilakatzea du asmoa Unitate Didaktikoak.
Xabier Montoiaren ‘Gorraizea’, proposamen soil eta akustikoa.
Pianoa eta soka laukotearekin kaleratu du ‘Gorraizea’ izeneko lan berria Xabier Montoiak. Bere estudioko zazpigarren lanaz mintzatu zaigu ibilbide luze eta aberasgarriko abeslaria. Musikari profesionalekin lan egitea berria izan da Montoiarentzat, bere ideiak segituan moldatu zituzten partituretara, eta grabazioa bera ere oso laburra izan zela kontatu digu.
“Presoak hurbildu, baldintzapekoak eskuratu eta gaixoak askatu. Ia, orain, lortu behar dugu”
Estatu frantziarreko 20 espetxetan barna bira hasi dute Bagoaz, Sare eta Etxeratek. Lehen geldialdia Monst-deMarsanen egin dute, bertara joan da Euskal Herritik eragile politiko, sozial, sindikatu eta hautetsien ordezkaritza zabala. Bagoazeko ordezkari Emilie Martinekin izan gara.
Mertzeria eta burdindegien ordez, izozki dendak eta hotelak. Mesedez eta faborez!
Donostiako Alde Zaharrean gauzak ez doaz ongi. Beno hala dio behintzat Dolores Mujika ‘Dolox’ek. Lehen izozkia jan eta suak ikustea donostiarrekin lotzen bazuten, zer esanik ez orain Alde Zaharrean zabaldu dizuten polo denden ondoren. Baina ez hori bakarrik, Santa Maria elizaren ondoan egingo duten hotelaren aurka egin du gogor Doloxek, auzoko gazteak kanpora joan behar eta bitartean hotelak zabatzea onartezina dela deritzo.
Bilbo nazioarteko film laburren eta dokumentalen erakuslehio Zinebiren eskutik
Ostiralean hasi zen Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia. 59. edizioaz hitz egin du Vanesa Fernandez programatzaileak eta aurki zuzendari izango denak. 32 herrialdetako 62 filmek hartuko dute parte sekzio ofizialean, fikzioan, dokumentalean eta animazioan lehiatuko dira urrezko eta zilarrezko Mikeldi sariak lortzeko. Baina sekzio ofizialaz gain, sekzio askoz gehiago ditu Zinebik, tartean Ohorezko Mikeldi sariak.
Espetxetako hormetan arrakalak zabaltzen ari dira?
Altsasuko gazteen egoeraz, eta Frantses Estatuak DPS erregimena zazpi euskal presori bertan behera uzteaz mintzatu dira tertulian Iñaki Petxarroman eta Sonia Gonzalez. Azken honek presoei aplikatzen zaizkien politikan zabal ditzazkeen arrakalen gainean jardun dute.
Behobia-Donostia lasterketako bi esperientzia
Igande honetan izango da Behobia-Donostia lasterketaren 53. edizioa. Errekorra lortu da emakumeen parte hartzean, aurten lautik bat emakumea izango da. Oihane Vesgak eta Ander Iriondok bigarrenez egingo dute korri igandean eta “gogotsu” daude. “Giro paregabea” egoten dela aitortu digute. Helburuak jarri eta betetzen direla ikusteak ere “satisfazioa” sortzen die. Ander Iriondok espetxean duen semearen argazkia eramateak bultzatzen du nolabait lasterketa honetan parte hartzera.
1320 euro, zer du Iphone X ak?
Apple etxeak azken telefonoa merkaturatu zuen pasa den azaroaren 3an, ilara luzeak ikusi genituen denda atarian Iphone X erosteko. Mugikorra, baina, ez dago boltsiko guztietara egokitua, 1140 euro eta 1320 euro artean balio du Appleko azkenak. Kuriositateak jota gerturatu egin gara K-tuin dendara IphoneX a ezagutzera. Zergatik balio du hainbeste?
Siriara musika instrumentuak bidaltzeko lehen bankua sortu dute Gasteizen
Siriara musika instrumentuak bidaletzeko abian jarri dute ‘instrumentu bankua’ Gasteizen. Bertako Udal Musika Eskola eta Mugarik Gabeko Musikariak GKE hasi dira etxean bazterrean ditugun instrumentuak biltzen. Ana Isabel Bravo saxofoi irakasleak esan digunez, ‘gerratik eta miseriatik ihes egiteko modu bat da musika entzun edo jotzea’. Ez dute gisa honetako lehen esperientzia eta azkena ere ez dela izango gehitu du Bravok. Gasteizko kontserbatorioetan ez ezik, Hego Euskal Herriko hiriburuetako kontserbatorioetan utzi daitezke instrumentuak.